Bildu

Gintuen Senpereko mundutar lakura itsasoratu behar larriak. Eguraldi hobetuak aurtengoak, ongi baliatuak. Eta metafora egokia iruditu zait Sustrairena, Berri Txarrak-ek kantuz errepikatzen duena. Eta kantuek sortzean dituzten menpekotasunetatik bera baino libreago, igandeko urratsari lehorteak jota dabilenaren hezegunerantzako ibilaldiaren antza hartzen diot nik. Nahiago nuke gure urratsak ari, ari, ari, Toquero lehendakari basamortutik, presoak etxera oasiari buruz zuzenduko bagenitu, nahiz eta jakitun izan hortik itsasoa Kamerun baino urrunago geratzen zaigula. Pausaje gamelu baldartsuan ere, bidea egin egiten da gepesea lagun, norabide eta tarteko helmugak kide. Hezegunetik hezegunera, hornitzetik hornitzera kementsu, sortzeke dugun bizi hondartza gogoan bagoaz, hirugarren belaunaldia motxilatan. Atzerantz so eginez, ez dira gutxi izan igarotako lehorteak, ikusezinak, dunak paisaia zuloak talaia, basamortua erraustegi. Atez ate, auzoz auzo, herriz herri, bailaraz bailara basamortua hezegunetu ondorengoek itsasoa iritsi eta goza dezaten, gure ibilaldiak zentzu hornigarria izan dezan. Lasaitu ederra saskibaloian legez laugarren laurdena jokatzen ari garenontzat.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude