Azalpen konplexuak ematen dira sarri demokrazia eta diktaduraren arteko aldea esplikatzeko. Filosofia politikoak Aristoteles, Hobbes, Locke eta enparauei buruz hitz egingo dizu; zuzenbide adituak, zuzenbide estatuaren egitura erraldoi eta aspergarriaz zaizkizu mintzatuko. Azken asteotako gertakarien ondotik, ostera, demokrazia eta diktaduraren arteko ezberdintasun funtsezkoa umorea dela iruditzen zait. Diktaduran gauza guztiak dira serio eta hotsandikoak; demokrazian, aldiz, halako parranda etengabe bat bizi dugu, iji eta aja, irri eta algara. Nola ulertu, bestela, Bilduren aferaren eta Bin Ladenen hilketaren harira esandakoak? Jose Luisek aipatu zuen maiz egon dela bere buruari inozenteen panpina jartzekotan, eta uste dut nik ere paper-guraizeak hartuko ditudala ttakuna amaitu bezain pronto.
Dudarik gabe, Sortu eta Bilduren inguruan esan diren aldrebeskeria guztiak jasota genero groteskoaren obra gailur bat edukiko genuke. Guztien artean, ostera, batek egiten dit grazia gehien. Ezagun da euskal deituren luzera dela beren gauza nabarmenenetakoa. Belaustegigoitia, Agirregomezkorta eta abar. Izen luzeetarako joera hori, bada, erakunde armatuetara igaro ei da, marka guztiak hautsiz: Etabatasunasozialistaabertzaleakaubherritarrenzerrendaaukeraguztiakeehakdemokrazia3milioiaskatasunaanviniciativainternacionalistasortubilduyloquetoque. Hots, kolokialki, tertulia eta antzeko bakanaletan “ETA-Batasuna” edo “los de siempre” laburdurekin ezagun dena.
Baina, arestian aipatu bezala, esperpento honen mailakoak izan dira, halaber, Bin Ladeni buruz esandako ugari. Ohartuko zineten nola kontatu ziguten Pakistan iparraldeko “luxuzko fortin” batean bizi zela Osama. Eta jarraian gotorlekuaren deskribapena eskaintzen ziguten: hiru metro lodi eta bost metro garai ziren hormak, alanbre ziztadunak, bi segurtasun-ate, kanporako leihorik ez, telefono eta Internetik ez. Bietako bat, edo donostiar ofizial ororen gisara pijo hutsa naiz, edo ez dut luxuaz tutik ere entenditzen. Osama zaharraren baratza baitzirudien hark gehiago. Kazetariren bati aditu nion, luxuaren teoria indartze aldera, zinema areto bat ere bazegoela etxetik metro eskasera. Ezin izan nuen nire burua bridatu. Megaupload eta Megavideo ezean, zinemara joango al zen Bin Laden? Avatar ikusiko al zuen 3D betaurrekoekin? Palomitak jaten al zituen? Marranta-hots etengabeak egiten dituzten agure gogaikarri horietako bat izango ote zen? Edo ondokoari filmean gertatuko denaren berri ematen dioten zapuztaile horietakoa? Edo “liburua hobea da” esaten dutenetakoa? Zenbatgarren ilara izango zuen gogokoen? Turbana kenduko al zuen atzekoari enbarazurik ez egiteko? Ze aurpegi jarri ote zuen The Hurt Locker (En tierra hostil/Démineurs) filmaren trailerra ikustean?
Izan ere, hain ongi pintatu digute Abbottabad delakoa ezen nire buruari galdetzen baitiot ea filmak azpitituluekin botatzen dituzten, eta behin eskatzen hasita, goizeko emanaldiak ere egiten dituzten. Deskuidoan ikuslearen eguna ere badute. Marina D’Or hondoratu zenetik oporraldietan nora jo jakin gabe ibili naiz, eta luxuak luxu, akaso Geronimo’s Resort alternatiba egokia izan daitekeela pentsatzen hasia naiz. Kantak durundi egiten dit buruan behin eta berriro: “Ez al duzu Pakistan aldera kafe bat hartzera joateko gogorik?” Paper-guraizeak alde batera utziko ditut momentuz. Maleta gurpildunari begiratu diot. Egongo al da Abbottabadeko Lonely Planetik?
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]
Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]