Pragmatismoaren mendea

Gasteizen alderdi politiko berri bat sortu dute udal hauteskundeetarako. Ongi Etorri dauka izena eta Sos Arrazakeria taldeak ipini du martxan. Etorkin askoren kasuan boto eskubidea ez dela betetzen jakinaraztea da bere helburua.

Gure artean hogei urte daramatzan senegaldar batek, adibidez, ez du botoa emateko aukerarik, nahiz eta bere egoera guztiz legala izan. Kolonbiarrek, ekuadortarrek edo boliviarrek, ordea, bai, herrialde horiek eta Espainiak hitzarmena baitaukate udal hauteskundeetarako. Beraz, nongoak diren, badute edo ez dute boto eskubidea etorkinek. Urte batzuk barru sinestezina egingo zaigu, emakumeek botorik ez izatea historiaurreko kontua dela dirudien moduan. Ongi Etorri alderdia albiste ona da, txikiek ere badute esatekorik, politika aberastera datoz. Eta zenbat eta hobe eskuin-ezker sailkapena gainditzen badute.

Bukatu dira XX. mendeko borroka ideologikoak, nahiz eta oraindik batzuk konturatu ez. Gaur egun, politikaren marrarik inportanteena ez da ezkerra eta eskuina edo progresistak eta kontserbadoreak banatzen dituena. Eraginkorra izan ala ez da kontua, gaitasuna erakutsi ala inkonpetentea izan, sinesgarritasunez jokatu ala itxurakerietan ibili. Den Xiaoping-ek, Txinako erreformen aitak, ederki azaldu zuen: “Saguak harrapatzen dituen bitartean, berdin da katua grisa zein beltza izan”. Paradoxa bada ere, komunista batek ireki zuen pragmatismo post-ideologikoaren bidea. Eta horixe da gizarteak politikariei eskatzen dietena: konpondu ditzatela arazoak, eta ez sortu. Izan daitezela eraginkorrak, eta ez dogmatikoak.

Pragmatismo post-ideologikoaren mendea izango omen da XXI.a. Joera horri balore humanistak gehitzen badizkiogu eta ekonomia politikaren menpe eutsi, tresna baliagarria izan dezakegu etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Pragmatismoak bultzatuta, sozial-demokraziara pasa dira alderdi ezkertiar gehienak Europan. Euskal Herrian, ostera, ezkertiarren taldea gero eta ugariagoa da, iparra galduta gainbeheran doazen alderdien partaidetza berriarekin. Iraultzaileen Europako erreserba espirituala izan gaitezke, XIX. eta XX. mendeko ideologien parke tematikoa. Guk daukagu alderdi ezkertiarren munduko errekorra. Bada meritua.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude