SORTURI bidea itxi ondoren, urak aurreikusitako beste ubidetik hartu du beheranzkoa, ezker abertzalea, EA eta Alternatibaren indarrak bilduz. Polo soberanistaren eremutik gidoia betetzen ari da eta orain ikusi beharko da PSOEren gobernuak nola jokatuko duen 9an Bilduk aurkeztuko dituen zerrendekin. Orain arte Sorturen inguruan ikusi dugunarekin, denak adierazten du PSOEk bere burua gorde beharko duela PPren erasoetatik eta Estatuko fiskaltzak zerrenda hauetako batzuen aurka joko duela.
Zalantzarik gabe, ezker abertzalea bakarrik aurkeztu izan den beste hauteskunde batzuetan baino gaitzagoa izango du fiskaltzak. Ez bakarrik Bilduko bi alderdi nagusienak, agerian bederen, EA eta Alternatiba direlako eta biak legezkoak; baita ere Auzitegi Goreneko 61. aretoaren ebazpenean, zazpi magistratuk oso gogor kritikatu dutelako beste bederatzien ebazpena.
Ez da zalantzarik Bilduk boto asko lortuko dituela, ezkerreko abertzale askoren nahia betetzen dela urrats honen bidez, eta esperimentuaren botoak arreta handiz kontatuko dira alde guztietatik. Baina Bilduk ez ditu guztiak bildu. Eta guztiak biltzea beti gaitza bada ere, bistan da EAEn bederen ezker abertzaleko korronte bat kanpo geratu dela: Aralar. Hainbat arrazoirengatik, Aralarrek ez du bilgune horretara jotzeko beharrik ikusi, edo ez du baldintza egokirik izan, edo… Nafarroan egoera desberdina da, teorian bederen, han indar nagusia NaBai delako. Epe ertainera begira, eta indar metaketa oinarri, bietan antzera.
Onerako edo txarrerako, botoek laster jarriko dute bakoitza bere lekuan, baina argi da –alderdien zilborretik harago begiratuta bederen– etorkizun hurbilean ez duela zentzurik horren antzekoak direnen indar xahutzea.
Alderdien begiradan, alabaina, oraingoa ez da hurbilketarako unea, orain labankada garaia da: sabelean, besoan, aurpegian… Hauteskundeetan saihestezina da hori, jokoaren barne da, ados. Baina adi bihotzarekin, giltzurrun edo gibelarekin. Labankada hilkorrak kontrolatu beharko lituzkete etorkizuneko batasun edo elkar lanerako ateak irekita utzi nahi dituztenek.
HAUTESKUNDEAK eta bake prozesu bat modu bateratuan eramatea ezinezkoa da, hori aspaldi ikasi zen hemen, eta hala gabiltza. Edo eraman bai, baina bakearen karrila geldotu egiten da publikoki. Kontua da ekainean, denbora galdu barik, berriz ekin beharko litzaiokeela bake prozesu formalaren eraikuntza publikoari. Sortu legeztatzea da lehen urratsa eta badirudi berandu baino lehen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emango duela urrats hori. Sortu legeztatu ondoren elkarrizketa politikoa normaldu beharko da eta bake prozesuan urrats eraginkorrak ematen hasi.
Hiru eremu handi bederen bereizi litezke gatazkaren esparru zabal horretan: bat, arazo politikoa bideratuko duen elkarrizketa politikoa; bi, ETAren desegitearena eta, horri lotuta, preso eta iheslari politikoen egoera; hiru, bizikidetzaren berreraikitzea, biktimak eta elkarbizitzaren gai sakon eta arantzatsua. Ongi etorria Eusko Legebiltzarrean biktimen esparruan aurrerapena dakarren guztia, baina lehenbiziko bi urratsetan aurreratu barik, ezinezkoa da bizikidetzaren eremu horretan egiazko urratsik ematea.
PPn eta PSE-EEn oraindik erraietaraino sustraitua dago garaile eta garaituen diskurtsoa; eta ezker abertzalean ere, oraindik orain, askok eta askok pentsatzen du estrategia armatuaren desegokitasuna egungo ahuldadean dagoela eta ez trantsizioaren ondorengo hautu okerrean. Gizarte eztabaida sakon eta indartsua behar da iraganeko zauri horiek behar bezala ixteko… eta etorkizuneko borroka politikoaren arauak baldintzarik gabe, modu bateratu eta askean finkatzeko.
Hamarkadetako gatazka bortitza bizi izan du euskal gizarteak, eta armak isildu direnean, arazo politikoekiko ostrukarena egiteko tentaldia handia izan daiteke askoren aldetik. Hiruzpalau adabakirekin hau konponduta dagoela ere pentsa dezake askok. Etorkizunerako eraikitzaileena, aldiz, zera litzateke: armekin baino, ETAk hauen isiltasunarekin lortu duela bake prozesu sendoa aktibatzea. Basagoiti Robinsonen bidean murgiltzea da euskal gizartearen une honetako erronkarik sendoenetakoa.
Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]
The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]
Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.
GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]
"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.
40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]
%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.
Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]
Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.
1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]