Muturrez mutur

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken berrogei urteotan zenbaiten politika-jauziak hizkuntza-aldaketak baino handiagoak izan dira. Aipurik egin beharrik gabe, edonork du gogoan ezker-eskuin muturrez mutur pasatu denik, edota abertzale sutsu izatetik espainiar nazionalista izatera igaro denik.

Ez dira horrenbeste hizkuntza arloan egindako jauzi mortalak, hizkuntzari politikari baino atxikimendu irakunkorragoa balerio legez, edota euskararen apostuetan errotutako ahaleginak alderdiei dagozkien demetan aritutakoak baino kementsuagoak bailiren.

Hala ere, ezagutu badazagut kazetariren bat, gaztelaniaz ere lan egin zezan eskatu zion zuzendaria traidoretzat jo ostean, bizitza profesional guztia gaztelaniaz egin duenik. Ezagutzen dudan bezala, euskararen defentsan “faxistak” izan behar genuela esan zidan arren –duela 35 urte eta Durangoko Azokan–, orain barra-barra –eta alderdiren baten mesedetan– gaztelaniaz idazten duen idazlerik.

Arazoa ez da euskaraz ala gaztelaniaz idatzi behar ote duen idazleak, kazetariak edota sursumcordak. Kontua da ezin dela ezertan ere “faxista” izan. Ez inoren kontra, baina ezta norberaren alde ere.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.