Orain gutxi, unibertsitatean irakasle batek huts egin, eta ordezko bat etorri zitzaigun egun hartako eskola ematera. Ezer prestatzeko denborarik ez eta egun hartako gaia alde batera utziz, gure etorkizunaz galdezka hasi zitzaigun banan-banan. Baten batek izan ezik, inork ez genuen argi erantzun gertuko etorkizun horren aurrean zein plan genuen. Nahiko ilun ikusten genuen dena, eta barre eta txantxak egin genituen ohiko letretako ikasleon etorkizun faltaz.
Irakasle hark ordea ez zuen horrelako jarrerarik onartzen, sutan jarri zen eta ez bat eta ez bi, letretako baztertu eta etsientzako
I have a dream bertsioa eskaini zigun. Esan zigun etorkizuna gure eskuetan zegoela, unibertsitatetik at gizarteak behar gintuela, behar zituela gure mailako pentsalariak, analistak, kritikariak. Guk azaldu behar geniola munduari zer gertatzen ari zen, zergatik, eta errespetua lortu behar genuela. Isilik eta zintzo entzun genuen haren hitzaldia.
Baina eskolaren amaieran, diskurtsoa pil-pilean zuela, esan zigun, gakoa guk geuk sinestean zegoela eta hortaz, altxatzeko eta harekin batera “gu gara etorkizuna!” oihukatzeko eskatu zigun “ozenago! Ozenago! Ondo entzun nahi zaituztet!” batzuk tartekatuta. Nik zur eta lur alboko ikaskideak begiratzen nituen, Osaba Samen bertsio ebanjeliko horren hitzak barre artean baina zintzo, errepikatzen zituzten artean. Nik, nire gauzak hartu eta alde egin nuen hura bizkor ahaztu nahian. “Zelako tontakeria, hori errepikatzeak dena konponduko balu bezala!”.
Gaur ordea burura etorri zait egun hura; lagun batek nire etorkizun planen inguruan galdetu didan horretan. Kontatzen hasi zait gauzak pentsatu egin behar direla, planak izan behar ditugula... Nola, adibidez berak, karrera amaitu aurretik jada hiru-lau aukera pentsatuta zituen eta hori dela azken finean, orain horrelako postu egonkor bat izatearen arrazoia eta poztekoa dela, ezta?
Ni, ez naiz poztu, ez, ez naiz hain pertsona ona, baina zer pentsatua eman dit. Hala ere, “lana ez da dena” errepikatu diot nire buruari eta lasai amaitu dut eguna; baina egia esan behar badut (eta gure artean gera dadila), hortzak garbitu ostean (eta inork ikusten ez ninduela ziurtatu ondoren), baxu-baxu eta disimuloz, “zu zara etorkizuna!” errepikatu diot birritan ispiluari.
Eta bale, patetikoa dela, baina aizue, ez nazazue epaitu, zeren krisi garaiak denok izutzen gaitu, eta azkenean, denok bezala, batzuetan nik ere lanpostu on horregatik poztu nahiko nuke. Besterik ez.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun dio ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]