Chicago (AEB), 1942ko udazkena. Philip K. Wrigley (1894-1977) txikle magnate ezaguna kezkatuta zegoen, aitak oinordekotzan utzi zion Chicago Cubs baseball liga nagusiko taldea arriskuan zegoelako, beste talde guztiak bezalaxe. AEBek Bigarren Mundu Gerran sartzea erabaki zuenetik, 18 urtetik gorako gizonezko asko errekrutatzen ari ziren eta, ondorioz, maila txikiagoko liga asko desagertu ziren. Liga nagusia ere bertan behera gera zitekeela ikusi zuten, izarretako batzuei gerrara joateko dei egin zietenean. Wrigleyk batzorde bat antolatu zuen arazoari konponbidea eman nahian eta ideia hauxe nagusitu zen: emakumezkoen liga sortuta, baseball zelai nagusiak betetzea lortuko zuten.
Hala, 1943ko udaberrian All-American Girls Professional Baseball League (AAGPBL) sortu zuten. AEBetako eta Kanadako emakumezkoen softball liga amateurretako jokalariak bildu zituzten–softballean, pilota txikiagoa da eta baseen arteko distantzia ere bai–, eta 60 onenak aukeratu zituzten hamabost jokalariko lau talde osatzeko: Kenosha Comets, Racine Belles (lehen urteko irabazleak), Rockford Peaches eta South Bend Blue Sox.
Goizez baseball jokalari profesionalen ohiko entrenamenduak egiten zituzten, baina arratsaldetan bestelako prestakuntza jaso behar zuten neskek. Wrigleyk Helena Rubinsteinen Xarma Eskolara joatera behartu zituen. Bertan egoera guztietarako etiketa egokia, eta andereño zintzoek izan beharreko janzkera nahiz jokaera irakasten zizkieten. Bakoitzari edertasun kit bat oparitu zioten eta berau nola erabili irakatsi. Ligaren araudiaren arabera, jokalariek ezin zuten toki publikoetan erre edo alkoholik edan, ezin zuten ile motzik izan, uniformeko gonak –galtzak pentsaezinak ziren, jakina– ez zuen belaunetik gora sei hazbete baino gehiago erakutsi behar eta uneoro ezpainak margotuta izan behar zituzten. Arauren bat hautsiz gero, bost dolarreko isuna ordaindu behar zuten, bigarrenez eginez gero hamar dolarrekoa, eta hirugarren akatsak ligatik kanporatzea zekarren.
Ordainetan, asteko 45-85 dolar artean jasotzen zituzten; soldata bikaina zen, baina ez zuen zerikusirik gizonezko jokalariek irabazten zutenarekin edo Wrigley eta enparauek neskei esker lortzen zituzten mozkinekin.
1943ko ligaren arrakasta ikusita, 1944an hiri nagusietako estadio handietara eraman zituzten neskak, baina urrundik ezpainak margotuta ote zituzten ez zen antzematen, nonbait. Gerra amaituta eta gizonak itzulita, AAGPBL zelai txikietara mugatu zuten, Wrigleyk interesa galdu eta beste batzuen eskutan utzi zuen, kirol prentsak emakumezkoen jokoa goraipatu arren liga pixkanaka itzaltzen joan zen, eta, gerraren beroan komeni zena Gerra Hotzean desegokia zenez, 1954an betiko desagertu zen.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.