Makinak, pixkanaka, hurbiltzen ari zaizkigu

zientzia eta teknologia
interactive.wxxi.org
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AEBetan badago oso telebista-lehiaketa ospetsua, Jeopardy izenekoa (“arriskuan” litzateke euskaraz). Jokoan hainbat datu ematen dira eta parte hartzaileek datu horien oinarrian dagoena edota datu horiek adierazten dutena asmatu behar dute. Asmatzeaz edo ez asmatzeaz gain, lehiakideek erantzuna emateko garaian duten segurtasuna ere kontuan hartzen da.


Brad Rutter izan da lehiaketaren historian diru gehien irabazi duena, guztira 3,2 milioi dolar, eta Ken Jennings izan da programa segida handienean irabazle gisa iraun duena; Jenningsek 2,5 milioi dolar eskuratu zituen. Berriki, biek parte hartu dute Jeopardyren saio batean lehiakide “berezi” batekin: Watson IBMren superordenagailua. Eta nork irabazi du? Bai, irakurle, Watson ordenagailua izan da irabazlea.
Orain arte, tankera honetako jokoetan ordenagailuak eta pertsonak aurrez aurre jarri direnean, beti gizakiak irabazi izan du, eta erraz gainera. Oraingoan ez da hala gertatu; horrek erakusten digu inteligentzia artifizialaren alorrean egindako aurrerapena norainokoa den. Pertsonen eta makinen arteko aldea gero eta txikiagoa dela dirudi.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...