Bizkaiko Etxe Merkeak

Bilboko Torre Urizar etxe multzoa eraiki berritan
Bilboko Torre Urizar etxe multzoa eraiki berritanBizkaiko Foru Liburutegiak utzia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Madril, 1911. Espainiako gobernuak Etxe Merkeen Legea jarri zuen martxan, industriagune nagusietan bildutako langileen etxebizitza baldintza kaxkarrak hobetzeko asmoz eta XIX. mendearen amaieran Britainia Handian nahiz Frantzian sortutako legeak eredutzat hartuz (funtsean, kopiatuz).


Penintsulako eskualde industrializatuenetakoa izanda, langileentzako etxe merke eta duinen premia handia zen Bizkaian, Bilbo inguruan. Higiene arazoak, pandemiak, zerbitzu gabezia eta toki falta ziren nagusi. Gainera, lurralde malkartsu horretan orube lauak industriak hartzen zituen eta horrek etxebizitzaren arazoa areagotzen zuen. Ondorioz, gatazka sozialak sortu ziren eta, esaterako, 1890eko meatzarien greban, eskakizunetako bat etxebizitza baldintzak hobetzea izan zen.


Langileek etxeak nahi zituzten, burgesiak ez zuen gatazkarik nahi eta, horrenbestez, Bizkaiko erakundeak eta enpresa pribatu nagusiak ez ziren Madrildik legea noiz etorriko zain geratu. Hala, 1909an La Kruz auzoko blokeak eraikitzeko lanak diruz lagundu zituzten. Hileko hamabi pezetako errentaren truke, langileek bestela inolaz ere ordaindu ezin zuten etxea zeukaten: bizpahiru gela, iturriko ura, dutxa, komuna, sua egiteko txapa....


Legearekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen horiek sustatzea erabaki zuen, orduko Caja de Ahorros Vizcaínak bere gain hartu zituen eraikinen finantziazioa eta langile familien aurrezkien kudeaketa, kooperatibak sortu ziren eraikuntza lanetarako eta garaiko arkitekto ospetsuenek estilo neoeuskalduneko nahiz ingeleseko etxeak eta barrakoi lauak diseinatu zituzten.


Bizkaia, bere etxe merkeen irudia 1911-1936 liburuan bildu du Ana Julia Gomez arte historialariak etxeon historia eta izen bereko erakusketa ere ikusgai dago otsailaren 26ra arte Bizkaiko Foru Liburutegian.


Gerra piztu bitartean, orotara 57 etxe merke multzo eraiki zituzten hamabi udalerritan. Eta merkeak izateaz gain, kalitatezkoak ere izango ziren, sei izan ezik beste guztiak zutik baitaude gaur egun.
 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!