Agertzeaz

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Agertzeko beharra berezkoa da pertsonengan, naturala. Animaliatan ere ikus daiteke helburu bat lortzeko. Kortejoan adibidez. Galdetzen dut portaera horren azpian ez ote dagoen botere nahia. Suabeago esanda: gainontzekoen artean nor izateko premia. Hala bada, kasu batzuetan arriskutsua ere izan daiteke. Boterearen arriskua esan nahi dut. Beraz, neurri kontua al da? Ba igual ez. Beharbada, hurkoarentzat arriskutsua da guztion agertzeko gogo hori (bizitzeko oinarrizko ogia dena) protagonistak jan egiten dionean. Agertokien monopolioa eragiten duenean. Horixe da azaldu nahi nuen lehen arriskua. Bigarren arriskura joan baino lehen, beste komentario bat: agertzea aklamatua eta txalotua denean, plazenteroa da bai indioilarrarentzat, baita indioentzat ere. Txalorik ez dagoenean, ostera, oinazea dakar, frustrazioa eta botere-galtzea. Lumak jausi egiten dira. Eta nire buruari galdetzen diot: zergatik behar dute batzuek exhibizio dosi handiagoa eta beste batzuek txikiagoa? Uste dut batzuendako, edo guztiontzako agian, aurrera jarraitzeko doako droga dela. Doakoa esan al dut? Ba ez dakit. Hemen legoke bigarren arriskua: neurrigabe protagonista izan behar horrek, ospearen gulak, helburu handiagoak sekundarizatu ditzake.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.