| I Ez da erraz kontatzen zortziehun hilketa eta zortziehun preso ziegan gordeta. Hirurogei urteren ondoren, eureka! Adio bonba-lapa, ciao metraileta! Behingoz ezabatuko esalditik ETA eta orain azaldu da BAINAz beteta. |
II Egiaztagarria zer gauza izaki? Semantika ardura al zaio hainbati? Ezjakinak badaki galdetzen ausarki. Galdera egiozu guardia zibil bati, begiak autopean jarrita badaki, jartzeari utziko diolako aurki. |
|
| III “Baina ETAk guztia ez du argi esan!”. “Baina berandu dator ezer konpon dezan!”. “Baina ez ote dauzka hainbat kontraesan?”. “Baina nola sinetsi ETAren promesan?”. Dena ez balitz horren pozgarria izan, Currin-ka hasiko ziren direnaren gisan. |
IV Bukaeran badira azken bi apunte, eskaera bat dute firma biren truke. Madril eta Parisa, por favor, s’il vous plait, bidaltzea biziki eskertuko nuke sinatuta itzuli beharko digute… Bakea ez da lortzen “bik” nahi ez badute. |
|
| V ETAren su-etena ozenki entzuna, Espainiak zor dio bere erantzuna. herriaren eskutan utziz Erresuma, izan bedi bakea zein askatasuna; kito torturak eta atxilotu booma. |
VI ETA izan berritan zorion notizi, tokatzen zaio hitza hartzea Parisi: Herriak har dezala hitza lehenbizi ebaz dezan nahi duen nolanahi bereizi edota Frantziaren babesean bizi. |
|
| Rodriguez Zapatero, presidente jauna |
Presidente jauna den Nicolas Sarkozy |
|