Erasmus fenomenoak 25 urte

erasmus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Brusela, 1986ko urtarrila. Sei urtez Europako unibertsitate ikasleen arteko trukeen probak egin eta gero, Erasmus Programaren proposamena Europako Batzordera iritsi zen lehen aldiz. Orduan Batasuneko kide ziren herrialde gehienak alde egon arren, Batzordean pisu gehien zutenek –nagusiki, Frantziak, Alemaniak eta Erresuma Batuak– ordurako bazituzten beren truke-programak eta proposamena baztertzea nahi zuten. Negoziazio gogor eta luzeen ondoren, azaroaren 28an proposamena atzera bota zuten. Baina hezkuntza erakundeen eta gazte mugimenduen presiopean, gaia berriro iritsi zen Kontseilura abenduaren 15ean. Erasmus Programa handik hiru egunera onartu zuten eta, zenbait formalismo legal gorabehera, ofizialki 1987ko ekinaren 15ean jarri zen abian.

1987-1988 ikasturtean 3.244 ikaslek osatu zuen lehenengo Erasmun belaunaldia. 2006an, berriz, 150.000 ikaslek baino gehiagok baliatu zuten truke-programa, Europako ikasle biztanleriaren ia %1ek. Gaur egun 31 herrialdetako goi mailako 4.000 hezkuntza erakunde baino gehiago daude programaren barruan. 2007an, Erasmusek hogei urte bete zituenean, dagoeneko bi milioi pertsona baino gehiago ziren programan parte hartu zutenak, eta 2012an hiru milioitara iritsiko direla aurreikusi dute.

Erasmus ingelesezko European Region Action Scheme for the Mobility of University Students izenaren akronimoa izan arren, siglak propio ahokatu arazi zituzten programa Erasmus Rotterdamgoaren omenez izendatzeko. Erasmok Europa zeharkatu zuen dogmatismoaren aurkako borrokan eta ezaguera zabaltzeko asmoz. Eta hiltzean, ondasunak Suitzako Basileako Unibertsitateari utzi zizkion. Baina Erasmus, esperientzia akademikoa baino gehiago, fenomeno sozial bilakatu da. Eta, gehienentzat, Erasmoren espirituaren gainetik, Erasmus festa entzutetsuengatik da ezaguna.

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude