Globalizazioa

Asko hitz egiten da globalizazioak kulturen eta hizkuntzen bilakaeran dituen ondorioez. Kasu gehienetan, eredu anglosaxoien eta ingelesaren zabalkundeari lotutako kezkak planteatzen dira.

Aitzitik, badira bestelako joerak globalizazioan, berau gertaera konplexu eta kontraesankorra dela erakusten dutenak. Hona datu bat: gaur egun AEBetako biztanleen %20 ingelesa ez den hizkuntza batez mintzo da etxean; duela hogeita hamar urte portzentajea %11 zen. Beste datu bat: mundu osoan, satelite bidezko 1.000 telebista emanaldi zuzentzen dira ingelesez, herrialde ez ingelesdunetara; aldi berean, 900 emanaldi zuzentzen dira AEBetara, ingelesa ez diren hizkuntzetan. Hartara, hango estatuak –Europako askok bezala– gero eta zailtasun handiagoak ditu kultur batasuna eraikitzeko; nazio sentimendua ziurtatzeko, beraz.

Badirudi globalizazioarekin munduko hiri eta herrialdeek gero eta elkarren antza handiagoa hartzen dutela. Baina, aldi berean, beren baitan gero eta hetereogenoago bilakatzen ari dira.
Gutxienez, globalizazio bitxia.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude