Bahea

Mielk erabiltzaileak Tiraka blogean esanak: "Euskaldun berria naiz eta harro nago! Eta zu, euskaldun zahar hori, ez ote zara zaharregia niretzako? Txo, basko, emoztazu erraztasun apurtxue! Badakizu pribilegiatua zarela, euskaltasuna geneetan daramazula. Brontzezko estatua dirudizu hor goian gu euskaldun berri guztion gainean, zorabioa sumatzen duzu hona behera begiratzerakoan eta nahiago duzu eguna eman zerura begira. Zaharra eta zerutiarra, earra elementua! Apaldu eta jaitsi apal gainetik! Euskaldun berria naiz eta ez dut zahartu nahi, adurra daridala, miresmen aurpegiz zaharroi begira".

 

Koro Navarro itzultzaileak Irutxuloko Hitzan esanak: "Argi daukat, lanbide honetan ez naizela aberastuko. Guk ez dugu soldata finkorik... Duela bi urte ikusi nuen zenbat irabazten dugun eta jota geratu nintzen. Disgustoa pasa zitzaidan eta nahiko ondo bizi naizela pentsatu nuen".

 

Lionel Jolyk Jakinen 180. zenbakian esanak: "Soziolinguista askok frogatu duenez, hizkuntzaren kasuan ez dirudi beldurra bultzatuz ezer lortzen denik, alderantziz. Emaitza baikorrenak lortzeko, badirudi hizkuntza emozio baikorrekin lotu behar dela, hizkuntza erabiltzen denean poztasuna sentitzeko eta ondo sentitzeko. Kanpaina horietan, beraz, mezu baikorrak eman behar dira eta egiturak ere baikorra izan behar du; adibidez, agintea erabiltzea ez dirudi gauza egokiena, hala ere euskararen erabilera bultzatzeko asko erabiltzen da. Gainera disonantzia kognitiboak sortzen dituzten korapilo emozionalak ahalik eta gehien saihestu behar dira, ahal delarik kanpaina horiek euskara erabiliz korapiloak askatzeko balio behar dute".

 

ASTEKARIA
2010ko abenduaren 19a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude