Bazterketa sozialak hil egiten du

Bi pertsona hilda eta beste bi larri zaurituta, hori izan da joan den astean Santurtzin abandonatutako jatetxe batean izandako sutearen balantzea. Biktimak, gazteak eta immigranteak dira. Beste bi lagunek ere bizia galdu zuten duela hilabete batzuk Barakaldon, antzeko gertaeratan. Kutxazainetan eta kalean igarotzen zuten gaua. Joan den urriaren 31n, beste pertsona bat hil zen Gasteizeko Adurza auzoko parking batean lotan ari zela. Abuztuan bi haur zauritu ziren Bilboko Kastrexanan egoera kaskarrean zegoen eraikinak su hartu eta gero. Joan den urtean emakume bat hil zen Baionako alde zaharreko etxe batean izandako sutean; hau ere baldintza txarretan zegoen. 2006an lau lagunek bizia galdu zuten Bilboko San Frantzisko auzoan, aterperik gabekoentzat lan egiten duen elkarte baten “pentsio” zaharrean izandako sutean. Gizarte-bazterketa kasu antzeko gehiago gertatzen dira, Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan ere.

Beraz, Santurtziko tragedia ez da isolatutako gertaera. Hiltzen duen bazterketa sozialaren adierazle da. Eta hiltzen du, kapitalismoa –“merkatu” ospetsua– sistema basati, terrorista eta hiltzailea delako. Galerak sozializatu eta zergadunen kontura etekinak pribatizatzen dituen sistema da hori. Miseria, desberdintasuna eta gizarte-bazterketa sortzen duen sistema. Etxebizitzak okupatu, kalean edo txabolatan nekez bizi, edota emigratzera behartzen duen sistema. Gure zergen kontura bankuak eta finantza erakundeak “erreskatatzeko” mekanismoak dituen sistema. Horretarako, sistemak eskubideak eta prestazio sozialak murrizten ditu, eta ez da gai kalean bizi direnentzat aterpe duin batzuk eskaintzeko. Dirua dago AHTa bezalako azpiegitura handiak egiteko, baina ez aterpeak eraikitzeko. Pertsonak bazterketa sozialetik erreskatatzeko gai ez den sistema da hau. Horregatik, bazterketa sozialak hil egiten du.

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude