Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria da eta hiru hilabetero ikusten du argia, gai nagusi baten inguruan sakontasunez hausnartzera gonbidatuz. Azkeneko zenbakiari Gizakia nondik eta nora jarri diote titulu. Joxemari Arzalluz aldizkariko zuzendariak sarreran dioenez, burua pentsatzeko duen bizidun orori inoiz otu zaizkion galderak jarri dituzte mahai gainean: Zer da gizakia? Nor naiz ni? Nork sortua ote da gizakia? Itaun horien inguruan dantzan jarri dira Jesus Altuna, Jexus Mari Txurruka, Joxe Arregi, Xabier Pikaza eta Xipri Arbelbide. Lekukoak sailean berriz, Iñaki Malaxetxeberria eta Josu Astondoa, Aintzane Ezenarro eta Begoña Gomez mintzo dira, besteak beste.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.