Ez dakit beste toki batzuetan hala den, baina nire herrian behintzat, gazte batek –normalean mutila– lana aurkitutakoan egiten zuen lehendabiziko gauza autoa erostea zen. Ez bigarren eskuko autoa, auto berria baizik; potentzia handikoa gainera. Herriko lantegietan lana aurkitzea erraz xamarra zenez, eta orduak sartzeko ohitura handia zegoenez, ingurua zilindrada handiko autoz bete zen, kustomizatuak eta tuneatuak, bi atekoak, ilunak.
Alabaina, lanik gabe geratu ziren lehendabizikoak haiek izan ziren, institututik atera eta lantegira zuzenean sartu zirenak. Autoaren mailegua ordaintzen ezin izan zutenez jarraitu, saldu behar izan zuten; erdi prezioan, gainera. Orain autorik gabe daude, eta salmentarekin diru nahikorik atera ez zutenez, mailegua ordaintzen jarraitzen dute. Beste pertsona bat erabiltzen ari den autoa ari dira ordaintzen.
Garai berean barre egiten zuten koadrilakoren bat tirriki-tarraka ibiltzen bazen osabaren batek emandako noranahiko edo furgoneta zaharrarekin. Orain bekaizkeriaz begiratzen dituzte, baina ez lirateke horrelako bat hartzera ausartuko, jendeak zer esango ote duenaren beldur.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.