Konposturarik galdu gabe, betiere

Marc Campà
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Poeta-Gazte-Kaskarrak (PGK), nola ez, biziki eskertzen ditu Benetako-Idazle-Helduaren (BIH) debaldeko aholkuak, baina beren artean akaso sakoneko ezadostasun bat dagoela pentsatzen du. Izan ere, beretzat arteak eta literaturak ez dute helburutzat “irakurlearen zama arintzea”. Horretarako zenbait gauza aski egoki eta eraginkorragoak bururatzen zaizkio. PGK-k ez du gogoko literatura arin(garri)a. Halako masokista da. Eta elitista. Eta ultraeskuindar arriskutsua. Eta espainola. Baina ez du gogorik parte hartzeko Txomin Agirre baino kitschagoa izateko karreran. Askorentzat hori da benetako literatura balsamiko eta hunkiduraz betea, berari halakoak irakurrita auzo lotsa sartzen bazaio ere. Halako umea da. Eta inpresioa du balizko literatura sentibera eta sakon horren atzean benetan errazkeria, pinpirinkeria eta arinkeria gordetzen direla maiz. Hori bai, pentsatzen du PGK-k, zorionekoak sentiberatasun artistiko berezi hori garatu duzuenok.

PGK-k, mikaztasun apur batez, euskal kulturako hiru kontsumo (sic) produktu aipatu dituelarik, laster etorri da BIHren bekaitza. PGK-k ondo daki Pignoisez eta Lucia Etxebarriaz trufatu izan balitz txalo zaparrada jasoko zuela, bibak eta gorak. Baina artistikoki hauen parekoak diren euskaldunak aipatzea, hori ez; hori erabat galarazita dago, heresia da. Hauek, musikari edo idazleak baino lehen, gutarrak baitira. Gora Gu ta Gutarrak. Gora Gure Gauzak S. A.

Susmoa du, hori bai, probokaziotxoak itsututa, BIH ez dela ohartu PGK-k idazten duenaren erdia asmatua dela, eta gainontzeko erdia, berriz, autoparodiko eta propio hanpatua. Egiazki, ez dela egon ez abendu hasierako oporrik, ez Iker edo Maialenik, ez eta inspirazio bilaketarik ere, pelukeriako bertsolaririk egon ez zen gisa berean. Ez dela egon, azken batean, hark egotzitako esperientzia harrigarririk. Bero-beroan, BIHk ahaztu egin du Roland Barthes-ek aspaldi esandakoa (PGK-k, jakina da, bere ezagutza mugatuaren exibizioa egitea du laket): testu bat ondo interpretatzeko narrazioaren subjektua (autore inplizitua) eta adierazpenaren subjektua (autorea) bereiztea komeni dela.

Izan ere, BIHrentzat dena da serio bezain egiazko. Berean, ez dago parodiarentzako (zer esanik ez autoparodiarentzako) lekurik; parodia, ondo dakigun bezalaxe, beti izan baita bigarren mailako genero lohia. Jane Austen, George Eliot, Maria-Merçè Marçal, Itxaro Borda, oro parodista bikainak (ere), oro bigarren mailara kondenatuak. BIHri jazotzen zaizkion gauza guztiak dira osina baino sakonagoak, izan bere senarraren komentario argitsu bat, izan bere alaben adierazpen ezusteko bat. Hori bai muturra. Eta ez Londoneko pub retroak. BIHk, lurretik zentimetro batzuk gora higitzen delarik, ez du tupust egin eta erortzeko arriskurik batere. Eta horrela, nola egingo du ba bere buruaz barre?

Azkenik, PGKri deigarria egin zaio, azken asteotakoen artean, Anjel Lertxundiren sariaren harira Ramon Etxezarretak Patxi Lopezi jaurtikitako torpedoa. Testua irakurri bitartean ez zekien hogeita hamabost urte egin ote zituen atzera (edo aurrera). Ustela eta enparauen garaietara. Idaztea “astinaldi bortitzak ematea” zenekora; erortzeko arriskua hartuta idazten zenekora. Egungo zurikeria eta lore-jokoetatik aski urrun alajaina. Orain, Marketina eta Komunikazioa. Orain, idatzi bainoago, kudeatu. Idazle labelen kudeaketa eta zuzkidura barne, agidanez.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude