Aitortzak


2010ko azaroaren 17an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Egiteko aroan bizi gara nonbait berrogei urte inguruko seme-alaben gurasoak. Eta ataka honetaraino etorriak, ni neu ere neurea egin beharrean nago. Nik ere neureek norbait eramaten zutenean, baldintzapeko arrestoan zeukatela esaten nuen, besteek bahiketa hitza erabiltzen zutenean. Mister Ixak eskema bera erabili du Segundo Mareyrena adierazteko. Bahiketa arrestatze. Ez nau harritu, orain arte gezurretan aritu izanak harritzen ez ninduen bezalaxe. Hizkuntza berean haziak izan gara. Niri horrek bizkarrekoak hartu behar izatea ekarri zidan, Ixaren makilek emandakoak. Hizkuntza berean, batzuek eman eta besteek hartu. Eta orain ere, bizkarra babestua.

Ez du Ixak inork arrestatu, torturatu eta kartzeleratuko duen beldurrik, makilen jabetza berea du. Gary Cooper baten errebolberraren koskak ezkutuan, erakusteko imintziotan aritu zaigu publikoki, tertulia-kide lerdetsuentzat ari izan balitz bezala. Etxe baten eta lur mutur baten ametsa omen du, sei-zortzi hektarea aski. Eta nago, beltzek idatziko dioten bere memorien liburua saltzen hasia dela, best-sellerra izango duen kontakizunari hastapena eman diola errebolberrik gabeko kartutxera agerian. Hizkuntza aldatu gabean noski, horretan du bere balioa.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.