Behe Bidasoa eskualdean, mugako bi aldeetan emititzen duen Antxeta Irratiak 2011ko otsailaren 14an hamar urte beteko ditu. Baionako Entzun Ikus eta Irungo Pausu Elkarteen artean sorturiko irratiaren urteurrena ospatzeko zenbait ekimen antolatzen hasiak dira, Entzun, esan adierazi... Antxeta Irratia luzaroan bizi! kanpainaren baitan. Logotipoa eguneratzeko eta irrati-nobela lehiaketak, mugimendu feministarekin batera autodefentsa tailerrak, Europa mailako I. irrati topaketak... asko dira hil honetan hasi eta datorren urteari begira antolatu dituzten ekimenak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...