Armand David (Ezpeleta 1826-Paris 1900)

Armand David
Carlos Regla
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zuhaitzen abaroan daudenek sortzen didaten inbidia. Edinburgokoek oraingoan, hango Botanikoan baitago argazkikoa. Etxean aldatuta daukat, baina oraindik ume bat izanik ez du lorerik ematen. Eskoziar hau bai, oparo, loraz gainezka. Lagun bat izan berri da musu-zapiak diruditen loreon gerizpean, nire debilidadeaz gogoratu eta to, hor bidali dit argazkia. Gazteleraz hala deitzen diote zuhaitzari arbol de los pañuelos. Izen zientifikoa Davidia involucrata du. Armand David fraide eta naturazale lapurtarraren omenez. Panda artzaren berri berak eman zuen, baina bere abizena ohorezko izen gisa daramana zuhaitz hau da. Davidii edo armandii izenak daramatzaten landareek ere bera dute ohoratzen.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.