Suediera ingelesaren beldur

  • Karrajua webguneak Linguamón-era bideratu gaitu, eta han aurkitu dugu Finlandiako Tampere Unibertsitateko Sirkku Latomaa irakasleari egindako elkarrizketa. Motza da kontakizuna, baina interesgarria. Latomaak dio finlandiera ez dagoela arriskuan, baina suediera larriago ikusten du –biak dira hizkuntza ofizial–. Gazteak Interneten eta hedabideetan gero eta ingeles gehiago ari omen dira kontsumitzen eta dagoeneko elkarren artean ingelesez ere idazten omen dute. Hango hizkuntzalari batzuk kezkatuta daude eta ingelesaren inguruko neurriak hartu beharra azpimarratu dute. Irakaskuntzako datu bat ere ematen du elkarrizketan: 150 hizkuntzatik gora hitz egiten dira Finlandian eta horietatik 50 ikastetxeetan irakasten dira. Nahi izanez gero, etorkinek edo etorkinen seme-alabek, ama hizkuntza ikas dezakete astean bi orduz. Latomaaren ustez, kontua ez da haiek gurera asimilatzea, baizik eta haien ama hizkuntzak bizitoki duten herrialdean ez galtzea.
Hizkuntza zailaren mitoaz ere badakite zerbait finlandiarrek. Irakaslearen iritziz, finlandiar batzuek ere zailtzat dute ama hizkuntza. Hitz gutxitan deuseztu du mitoa: Helsinki eta Londresen artean Londres eta Helsinkiren artean dagoen distantzia bera dago. Latomaa irakaslearenaz gain, beste hainbat hizkuntza adituren elkarrizketak daude bideoetan, Linguamónen webgunean.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


Eguneraketa berriak daude