Cajurra

  • Daratuluaren behar handirik gabe ere, zuhaitzen adina jakin, jakin daiteke. Brasilen, Pirangi do Norten, hondartza “liluragarriaren” parean, inon ezagutzen den cajueiro arbola handiena bizi da, Anacardium occidentale. 1888an aldatu zuen Luiz Inácio de Oliveira arrantzaleak. 500 bat metroko perimetroarekin 8.000 m2 inguru itzalpetzen du, bi golde pasa; ederra! Brasilgo errekorren liburuan jasoa da eta 1981az geroztik baita Guinnessen ere. Bere aparteko tamaina hau aldrebeskeria genetiko bati zor dio: adarrak hazi, luzatu eta eutsi ezinezko zama hartzen dute, makurtu eta lurra ukitzen dutenean itsatsi eta adarraren puntak zuhaitz berri bat bailitzan arbolari segida ematen dio. Kale artean harrapatua dago eta ezin du gehiago hazi, bestela batek daki noraino helduko litzatekeen... Bere zale amorratuenek inguruetako etxeak eraisten hasi beharra dagoela diote. Uzta aldioro 80.000 inguru caju ematen dituela jotzen da, hiru tona, gutxi edo gehiago. Bere loreen zaleak dira erle eta beste, eta denak ezin azaldu ahalako erabileren artean bere izerdiarekin egiten den tinta aipagarri.
Anacardium occidentale-aren fruitua
Anacardium occidentale-aren fruituaGinozar-CC By Sa
André Thèvet fraile abenturazale frantziarraren Les singularitez de la France Antarctique autrement nommée Amérique, 1557ko liburuan, bere errege kuttunak Brasilen eraiki nahi izan zuen kolonian topatu zituen landare eta abarren artean cajurra deskribatzen du. Gerora portugaldarrek mundu osora zabaldu zuten eta kolonietako salerosgai garrantzitsua izan zen.

Cajua, espainolez anacardo, frantsesez anacarde eta noix de cajou fruitu lehor gisara jaten da. Jaioterriko caju-tik abiatuta guk caju-hurra , cajurra deitu beharko ote diogu? Kolonietako salerosketetan, itsasotik barrena, makina bat euskaldunek erabiliko zuen eskuartean hur hau; ez zaigu, baina, inongo izenen berririk iritsi, neuri behinik behin. Pirangiko cajueiro izugarri hau Luiz Inaziok aldatu zuen urte berean Narbarteko erretore Jose Maria de Lakoizketak argitara eman zuen Diccionario de los nombres euskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos y franceses y científicos latinos ederrean ere anakardo gisara jaso zuen.

ASTEKARIA
2010ko irailaren 26a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude