Lasai, motel, gu ere zahartuko gaituk!

  • Mendebalde Kultura Elkarteak eskatuta Arturo Elosegik idatzitako artikulu mamitsu bezain interesgarri batean, honelaxe dio, hitzez hitz: “Gaztetxo ginela, maiz horren inguruan solasean aritzen ginen lagunak, alegia, zaharrek guk baino askoz hobeki zekitela euskaraz. Sekula ez zait ahaztuko Ariñaldeko Joxefek behin botatakoa: Lasai motel, gu ere zahartuko gaituk”.
Dabid Anaut
Karlos Corbella
Tradizioa asko aldatzen ez bada behintzat, ziur naiz 50 urte barru gaurko hiztun “baldar” eta “trakets” asko hiztun bikain eta eredugarri bihurtuko dela. Izan ere, gaur egun nonahi eta noiznahi entzun dezakegun ditxosozko esaldi hori, zaharrek askoz hobeki hitz egiten dutelako hori, duela 100 urte ere entzuten zen. Badira horren lekukotasunak.

Hain ongi errotutako ideia horrek baditu, nire ustez, bi osagai gutxienez. Alde batetik, ebidentzia bat: jende gazte asko ezinean eta arrastaka aritzen da euskaraz, egoera soziolinguistiko jakin batean gauzatutako ezagutza, erabilera eta motibazioaren ondorioz. Eta bestetik, joera orokor baten isla: gauzak idealizatzeko joera indartsu samarra dugula esanen nuke, eta gure zaharren hizkerarekin ere halaxe egiten dugu.

Bi elementu horiei, ordea, ñabarduraren bat egin beharko litzaiekeela uste dut. Alde batetik, gazteen hizkera baldar eta pobretzat hartzen den oro ez da nahitaez hala hartu behar. Gazteen behar komunikatibo guztiak ongi samar aseko dituen hizkeran, esaterako, gaur “bekatutzat” eta bihar “normaltzat” hartuko ditugun formak sortu eta ager litezke. “Buatxabal”, batek daki, agian esamolde jator eta indartsua izanen da berrogei urte barru. Bestalde, adinekoen artean hiztun bikainak badaudela ezin uka, hiztun traketsak ere badaudela ezin uka dezakegun bezalaxe. Denetik dugu, espero litekeen moduan.

Konparaketa egiteko adineko pertsona euskaldun ia-elebakarrak eta ama-hizkuntza gaztelania duten erdal-elebidun gazteak hartuz gero, jakina, aldea bistakoa da, handia oso. Belaunaldien arteko hizkeraren edo hizkuntza-kalitatearen –hala esan nahi badiogu– konparaketa, ordea, ikuspegi osoago batekin egin behar dela uste dut. Adin-talde bakoitzean dauden hiztun-tipo guztiak kontuan hartuz, hizkera berritzea eta hizkera pobretzea eta baldartzea sinonimo bihurtu gabe, eta, batez ere, hizkeraren aldakortasunaren arrazoiak ulertuz eta haietan eragiten saiatuz.

Azkenak
Erroldan zentsuratuak

Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.

Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]


2024-05-19 | Lander Arretxea
Musika iruditan (II)
Bideoklipak: aurpegia ala gurutzea

Musikariaren lana musika sortzea eta jotzea da. Baina soilik hori? Irudiak eta sustapenak gero eta pisu gehiago dute alor gehienetan, eta musikariak ere ez dabiltza zurrunbilo horretatik aparte. Bideoklipa bilakatu da abesti edo disko bat kaleratzeko euskarri (ia) ezinbestekoa... [+]


2024-05-19
Genozida eta bere lagunak

Palestinarrei erakutsitako mespretxuak, okupatzaileari dirutza eta armak emateak, eta sionisten interesak babesteko NBEan beto eskubidea etengabe erabiltzeak sumina piztu du AEBetako langile klasearen artean, gazteenen artean nagusiki. 140 bat unibertsitatetan mugarik gabeko... [+]


Australiako aborigenen buztingintza

Australiako ipar ekialdean dagoen Jiigurru uhartean duela 2.000-3.000 urteko zeramika zatiak aurkitu dituzte James Cook unibertsitateko eta Australiako Ikerketa Kontseiluko kideek. Australian orain arte aurkitutako zeramika arrastorik zaharrenak dira. Arrastoen azterketa... [+]


Eguneraketa berriak daude