Gogorrrtu zigorra!?

Iñaki Mendiguren
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal Herrian –eta Espainian– ohitu gaituzte entzutera ETAren jarduerak ez duela zergatikorik... eta horri gustu harturik-edo hemen ezerk ez du kausa eragilerik. Pentsatzearen nekea eta ezerosotasuna aurrezten dizkigu horrek, eta denok pozik. Genero-delituak direla, zirkulazioko arau-hausteak direla, kale-borroka dela, beste edozein lege-urratze txiki edo handiren aurrean, badaezpada ez galdetu zergatik gertatzen diren –hori justifikatzea omen da eta!–. Besterik gabe, krimen edo delituak “gaiztoek, eroek, fanatikoek...” egiten dituzte; beraz, tolerantzia zero, gogortu zigorra eta... itzalera!

Ondorioa?: “Espainian mila biztanleko preso-tasa Europar Batasuneko handiena da” (Forum Libertas: Juan Fco. Jiménez Jacinto). Horretara iristeko prozedura? Hedabide batzuek zenbait albiste “hedatzen” dituzte ozenki –aldi berean beste batzuk isilduz–, “gizarte-alarma” sortzen –edo sorrarazten– da, inkestak egin eta politikari populistek legeak eta zigor-kodea gogortzen dituzte. Eta? Bada, 1990etik 2009ra bi halako gehitu dela preso kopurua Espainian, 76.000ra iristeraino, horietatik %22 preso prebentiboak.

Bada garaia geure buruari galdera batzuk egiteko: zer gizaki eta zer gizarte ari gara sortzen? Zer ekonomia, politika eta gizarte-sistema daukagu? Zer balio eta zer-nolako mundua ari gara sustatzen? Zein dira gure eredu eta jainko idoloak? Zertara bideratzen ditugu lehentasunez giza eta diru-baliabideak? Eta uste al dugu horrek guztiorrek ez duela eraginik gizabanakoengan eta giza taldeengan? Musu-truk aterako ote zaigu giza gogo hauskorren anbizio eta gurariak etengabe publizitate bidez zirikatzea, gero asetzeko modurik ez dagoenean? Eta zer egin desberdintasun iraingarrien probokazioarekin, luxuaren erakuskeria lizunarekin? Gero harritu egiten gara horrenbeste jende bere onetik aterata egoteaz, desorekatuta, etsiak jota, amorruz beterik, portaera erasokor eta bortitzekin...

Ahal den mundurik onenean ere, izango da “gaizkilerik” premiagatik –miseriak eraginda–, neurrigabeko anbizioagatik –lapur esku-leunak–, ezjakintasun edo itsukeriagatik, beldurragatik, nortasun-patologiengatik eta beste hainbat arrazoirengatik. Horientzako irtenbide lehena eta ia bakarra espetxea ote da? Zertan oinarritzen da gure justizia-sistema? Gizarte-mendekuan eta zigor hutsean? Eta hori al da biktimentzako ordaina? Ez al litzateke ordain hobea gaizkile hori berreztea, –bizkaierazko– “osatzea”, berriz eroriko ez den ziurtasun handi samarraz gizarteratzea? Lortzen ote du hori egungo kartzela-sistemak, ala paradoxikoki, “gaizkile-eskola” bihurtu dira presondegiak?

Ez da oso polita esatea, baina delinkuente asko guk, gizarte gisa, dugun porrotaren pagaburu hutsak baino ez dira. Gaizkileek beren zorra ordaindu behar omen diote gizarteari! Eta gizarteak betetzen al ditu bere kideekiko betebeharrak: oinarrizko premien asetzea, gutxieneko berdintasun bat, eta abar, bermatzea? Eta gizarteak betetzen al ditu presoekiko obligazioak: jende hori gaiztratatu gabe berreztea eta berreskuratzea?

Galdera askotxo, bai. Baina politikari eta gizarte-liderrek –eta denok– gehixeago gogoratu beharko genuke Marx (zaharkitua omen dago, bai, baina egia iraunkorrak ere esan zituen); eta gogoratu beharko genuke Freud (edo psikoanalisia, psikologia sakona... gure portaeraren oinarriak ulertzeko lagungarriak). Besterik ezean, gomendio bat, irakurri David Loy “zen” maisuaren liburu hau: El Gran Despertar. Una teoria social budista (bereziki interesgarria 6. kapitulua: Cómo reformar a un asesino en serie).

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude