Hizkuntzak nola biziberritu

  • Batzuen artean ::Euskararen berreskuratze

    Garabide

    orrialdeak ::67


2010ko irailaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Garabide elkarteak plazaratu du Euskararen berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk izeneko liburua. Euskaldunen komunitateak ezohiko ezaugarriak dituela kontuan harturik –hizkuntza zaharra, baina aldi berean modernizatua izatea, kasu–, hizkuntza biziberritzeko lanean bildutako esperientzia partekatzea du helburu saio labur honek. Liburuan parte hartu dutenek uste dute euskara berpizteko egindako lana baliagarri izan daitekeela mundu osoko beste hizkuntza gutxituentzat ere. Ez da txikia afera: mende honetan hizkuntza asko desagertuko direla aurreikusten dute adituek, eta hori gelditzeko beharrezkoa izango da esperientziak partekatzea.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude