Mantis erlijiosoa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Munduko Futbol Kopa iragan berri, mundua oihana begitandu zait. Adaburuz adaburu dabilkit irudimena. Horratx Hegoafrikako zuhaitzek laga dizkidaten abarrak:

- Hegoafrikako selekzioak irabaztea desio nuen. Hark irabazi ezinean, Boli Kostakoak. Azken unean Ghanak. Afrikarrek ezin irabazirik, nire gogoa jan nuen.

- Tigre ehizan nola halaxe begitantzen zaizkit Afrikako selekzioetako jokalariak baloiaren atzean. Lantza eskuetan, aske. Basak. Estrategia eta taktiketatik libre –aurkariak baino libreago– orainokoan.

- Europatik (irletatik) Afrikara aldatu zen futbola behiala, jokoa basa eta zuzena izaki. Europara heldu diren afrikar jokalariak, tamalez, bezatzen ari dira –bezatu dituzte– ezari-ezarian eta emeki.

- Herbeheretarren eta espainiarren arteko finala ikusten nuela, futbol sistema eta demokrazia sistema parekoak begitandu zitzaizkidan: legeak egon badaude bietan, kontua –arazoa– legeak aplikatzeko moduan –eta orduan– datza.

- Futbola eta demokrazia sistemak ez dira parekoak edonola ere. Egokiak izanen badira, lehenak joko bertikala landu behar du, bigarrenak, aldiz, horizontala. Nire gustuko, bistan da.

- Demokrazian joko bertikala nagusia denez, indartsuen joko menperatzailea gailendu izaten da. Futbolean, aldiz, jokoa aske izanen bada –irletako jatorrira itzuliz– jokoak bertikala izan behar du.

- Mendebaldeko demokrazia nola, halatsu futbola ere. Boteretsuen interesen araberakoa: bezatua.

- Futbola nola herriak hala. Edo halatsu. Espainiarrek alemaniarrak menpean hartu zituztenean, Hernaniko erdialdean –ez auzoetan– etxafuegoak bota omen zituzten. Hernanin diot, ez Irunen. Espainiarrek herbeheretarrak menpean hartu ondoren, Hendaian ere suziriak jaurti zituzten. Aspaldian sumatu genuena bete zen: Espainia Hendaian ere badago.

- Mendeak dira herbeheretarrak –Hegoafrika geroago kolonizatu zuten berak– espainiarren menpekotasunetik askatu zirela, eta urteak –50. urte datorren agorrilean– joan dira Boli Kosta frantziarren tiraniatik askatu zela ere, baita Ghana Britainia Handikoaren zapalkuntzatik ere. Azken hauek Europako demokraziaren joko bertikalaren menpe segitzen dute haatik.

- Euskaldunok ere espainiarren eta frantziarren demokraziaren joko bertikalaren menpe gaude. Irletako futbol-joko bertikala –zuzen eta aske– egiten ahazten ari zaigu. Asimilatu gaituzte kasik!

- Adaburuz adaburu eta abarretik abarrera nabilela, katagorri izan gogoz, demokraziak eta futbolak –demokrazia arra da, futbola emea– koktel amnesiko paregabea osatzen dutela begitandu zait. Kopatik edan eta klik! Gozagarria. Mantis erlijiosoa bihurtzen gaitu. Txortan egin ahala baina, burua jaten digu.

Azkenak
Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Izpegiko gainak herri baten aldarri izanen dira buruilaren 19 eta 20an

Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


Eguneraketa berriak daude