Beroa eta digestioa egiteko zailtasuna

www.vootar.com
Beroa etortzearekin batera urdailarengatik kexatzen hasten dira pertsona asko. Digestio astunak eta beherakoak askoz ere ugariagoak dira udan neguan baino, eta ohitura aldaketak egoten dira sarritan arazo horien atzean. Oporrak aitzakia ezin hobea izaten dira, nahita batzuetan eta ezinbestean beste batzuetan, ohiko dieta aldatu eta hartzen ohituta ez gauden jan-edanak kontsumitzeko. Horrek, noski, ondorio txarrak izango ditu azkenean. Zorionez, aholku batzuk jarraituz gero, molestia horiek guztiak saihestu edo kalteak arintzeko modua izango duzu.

Egoera txarrean dagoen janari edo edari bat kontsumitzea izan ohi da udako beherakoen arrazoirik usuena. Eta beherakoak baldin badira ere sintoma nagusia, eta denetan traba gehien egiten  duena, kolitisak sabeleko mina, goragalea eta gorakoa ere eragin ditzake. Hona hemen sintoma horiek guztiak prebenitzeko neurri eraginkor batzuk:

Eutsi  janarien hotz-kateari.  Beraz, izoztuak poltsa isotermiko batean garraiatu behar dira, eta desizoztekotan, hozkailuan.

Garbitu itzazu gordinik jan beharreko barazkiak
edateko urarekin, eta bota ur horretara lixiba-tanta batzuk, mikroorganismoak eliminatzeko.

Erabili laban bat produktu mota bakoitzerako (haragiak, barazkiak...). Hozkailuan hobe janari gordinak plater edo ontzi berean ez nahastea. Horrela bakterioak elikagai batetik bestera pasatzea saihestuko duzu.

Gorde hozkailuan etxean egindako saltsak, eta lehen 24 orduetan kontsumitu. Arreta berezia eduki behar da arrautza edo esne-gaina duten saltsekin.

Oporren aurreko nerbioek ere zure hesteak eta urdaila normalean baino gehiago “mugitzea” eragin dezakete. Hori saihesteko, gehitu ezazu janari lehorgarrien kontsumoa (esate baterako arroza, platanoa, ogi txigortua) eta borrokatu estresaren kontra erlaxazio-teknikekin (arnasketa, yoga eta abar).

Kanpora bazoaz oporretan, behin helburuko herrialdera iritsi zarenean, kontuz ibili herrialde tropikalen bat bada. Botilako ura baizik ez edan, eta freskagarriak izotzik gabe eskatu beti. Ez hartu azala duen fruta edo berdurarik, ezta izozki artisaurik ere. Arreta-neurri horien guztien gainetik beherakoekin hasten bazara, hartu serum fisiologikoa eta eman atsedena urdailari egun batez edo. Ondoren dieta biguna, eta zoaz medikuarengana.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude