Kazetaritza lehiaketa Doberak antolatuta

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hernaniko (Gipuzkoa) Dobera euskara elkarteak bi urtez behin Dobera Saria antolatzen du. Aurten elkarteak argitaratzen duen Hernaniko Kronika egunkariak hamar urte betetzen dituenez, kazetaritza lehiaketa antolatu dute. Lanik onenak 2.000 euro jasoko ditu. Urriaren 8a baino lehen erreportaje bat aurkeztu beharko da eta beste bederatzi erreportajeren zirriborroak. Saria irabazten duenak Hernanirekin lotura duten hamar erreportajeak egin beharko ditu. Informazio gehiago: www.dobera.com.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude