Arrainekin egindako ikerketa batek, horiek ispilu baten aurrean jarriz oldarkortasuna eta beldurra erakusten dituztela frogatu du.
Standford Unibertsitateko (Kalifornia, AEB) Julie Desjardins eta Russell Fernald ikerlariek Cichlidae afrikar arrain arraren portaera eta garunaren jarduera aztertu zituzten. Arraina ispiluaren aurrean jarriz, bere espezieko beste arrain arraren aurrean normalean erreakzionatzen duen eran erreakzionatzen du hasieran, baina ispiluko arrainaren mugimenduak espero dituenak ez direnez, azkenean beldurtu egiten da eta ihes egiten du. Arrain horrek ez luke inoiz alde egingo beste arrainarekin borrokatu baino lehen.
Aurkikuntza horrek zer pentsatua eman die ikerlariei. Orain, aztertu nahi dute ea ornogabe batzuk berdinak diruditen baina ez diren egoerak detektatzeko gai diren.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!