Andrés Neuman: "Liburu bakoitza idazten ikastea atsegin dut"

  • Hogeita hamahiru urte baino ez ditu eta dozena luze liburu argitaratuak. 2009an atera zuen El viajero del siglo nobelatzarra eta, besteak beste, Alfaguara saria irabazi. Cómo viajar sin ver izena du bere azken liburuak, aurreko liburu haren promozio biran idatzia izan denak.

2010ko uztailaren 11n
Andrés Neuman
Andrés NeumanOriol Clavera
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez dirudi abiapuntu oso literarioa.


Abiapuntu literarioak ez dira existitzen, literarioa helmuga da beti. Promozio bira batetik atera den liburu gisa aurkezten baduzu, ez den gauza bat irudi lezake, ez baita lerro bakar batean promozioa aipatzen. Liburuaren aitzakia da promozioa, baina ez gaia. Egia da birarik gabe ez legokeela libururik, bestela ez bainuen sei hilabetetan Latinoamerika guztia zeharkatuko. Bira horren aurrean bi bide nituen: denbora galdutzat eman edo esperimentu gisa hartu. Latinoamerika guztia zeharkatzea, Argentinatik Mexikora, abiada bizian, denbora laburrean, aireportu guztiak ezagutuz, gripearen alertarekin batera, Honduraseko estatu kolpearekin, aparteko esperientzia zen. Lekukoa naiz ni, ez liburuko protagonista. Neure burua animatzen nuen esanez ez nuela liburu bat idazten bidaiatzen nuelako, baizik eta bidaiatzen nuela liburu bat idazteko. Eta batzuetan lortzen nuen autoengainatzea eta pentsatzea Mexiko DF zeharkatzen ari nintzela hiria ikusi nahi nuelako.

Ez da ohiko dietarioa, ez sakoneko erreportajea, ohar biziak baizik, hausnar motzak, aforismoak orobat. Kontatzen den esperientziari lotutako literatura, esan genezake.


Nahi nuen prosa bidaiaren isla izatea, gaur egungo turismoaren puztea. Idazkera arauak bidaiaren hasieran zehaztu nituen: promozioari buruzko ezer ez aipatzea, ohar oro hemen eta orain idaztea, hartara jasoko zuelako bidaiaren eta Latinoamerikako errealitatearen bizitasuna, freskura, urduritasuna, noraeza. Sarrerek motzak behar zuten, argazki kamerarik ez nuen eraman. Liburua kronika generoaren eta bidaia liburuaren nolabaiteko berrinterpretazioa da eta idazketa literarioan existitzen diren genero fragmentario guztiak erabili ditut, esaldi aforistikoak, mikroerrelatuen antzera idatzitako anekdotak, testuartekoak. Begien aurrean gertatzen zen guztia idazten saiatzen nintzen. Nekagarria oso, baina biratik harago joan eta martxan den liburu baten idazketa bilakatu zen.

Egia da bidaiarik gabe ez dagoela literaturarik, baina kasu honetan ez da agertzen bidaia metafora gisa, bizi esperientzia gisa baizik. Jarraitzen al gaitu bidaiak gizabanako bezala aldatzen?
Liburuan egiten diren galdera guztiek dute zerikusia globalizazioarenak propio diren kontraesanekin. Fisikoki lekualdatzeak badu zentzurik? Mundu osoa pantaila baten aurretik pasa daitekeenean absurdua irudi lezake. Googlen dago munduko informazio guztia –bide batez, Google izango da gure garaiko diktadura, pentsamendu bakarra–. Baina paradoxa da informazio horren zatirik handienak ez gaituela ardura informazio hori eskatzera behartzen gaituen bizi esperientzia bat dugun arte. Nahiz eta informazioa gu baino eraginkor eta azkarrago mugitzen den, gizabanako gisa lekualdatzeko beharra izaten jarraitzen dugu esperientzia eraldatzaile bat izateko.

Liburuaren zati handi bat gertatzen da ez-leku deitu horietan.


Bai, eta horien gainean oso modu sinplistan teorizatu izan da. Bada klixe bat, zeinaren arabera esaten den aireportu, hotel, taxiek ez dutela identitate kultural edo nazionalik, denak berdinak direla. Gezur hutsa. Hartu Quito, adibidez: han bada bidaiaria lagunengandik berehala bereizten duen bionbo bat. Hala, ezin dira eman emigranteen agur eszena erdiragarriak. Merkeagoa da bionbo bat jartzea, bizi baldintzak hobetzea baino. Kurioski Miamin edota Txileko Santiagon ez dut horrelakorik ikusi. Arreta jarriz gero eta klabean irakurriz gero, konturatzen zara aireportuak politizatutako lekuak direla eta dauden lekuaren ohitura soziologiko eta kontraesanen bilduma itzela. Berdin, ez-leku deitu gainontzekoak.

Ez dakit nahita ala nahi gabe, baina Cómo viajar sin ver bada gaur eguneko literatura latinoamerikarraren antologia interesagarria.


Liburuan badira begi bistako bi hausnar: Latinoamerikako orainaldi gorriaren gainekoa eta gure bidaiatzeko modu azkarraren, turismo garaikidearen gainekoa. Baina horietaz gain, liburu honetan dagoen hirugarren lurrazpiko liburua literatur eta zinema berriaren antologia da. Aipatzen diren autore asko ezezagunak dira, ez denak aurkitzen errazak, eta horiek ere zabaldu nahi nituen. Bada niri erakusgarri iruditzen zaidanaz hitz egiteko saiakera, nahiz eta ez modu oso sakonean.


Kasu honetan, ulertzen da gisa horretako esperientzia batetik 500 orrialdeko nobela ez atera izana. Baina nobela, ipuina, saiakera, itzulpena, poesia landu ondoren, nola inposatzen zaizu genero bat edo bestea?


Hasteko, enfasi handiegia jartzen dugu liburuen luzeran. Eta intentsitatea da benetan garrantzitsuena. Liburu honek izan zezakeen luzera bikoitza edota erdia, baina jaso behar zuen bidaiaren erritmo saltari, urduri, kaotiko eta era berean arina. Eta generoen kontuari buruz, nahiko mekanismo intuitibo dela esango nuke. Argazkilari batek ez du lehenik espazio bat begiz jo, txoko bat aukeratu eta enkuadrean pentsatzen, argazki bat ikusten du edo ez. Ideia gisa etortzen zaizkizun hainbat ezaugarri formal elkartzen dira. Eta ez da miraria, entrenamendua baizik, kirolari batek mugimendu bat inprobisa dezakeen bezala, pentsatu gabe, baina erreakzio horiek izateko egunean hainbat ordu entrenatu ondoren. Berdin zure denbora genero desberdinetan irakurtzen eta idazten ematen baduzu, litekeena da nahi gabe molde diferentetara egokituko diren ideiak sortzen joatea. Gainera, asko sinesten dut mugan, eta kitzikagarriena zait potentzia lirikoa izan dezakeen narrazioa, ikaragarri narratiboa izan daitekeen saiakera, ideia eztabaida batean eragin dezakeen nobela. Liburu bakar baten esaldi bakar bat ere ez da genero bakarrekoa, lengoaiaren edozein ekintzak ditu kapa ugari.

Baina nobela ibai batetik zentozen, luzea oso, horrelakoak oso modan ez daudenean.


El viajero del siglo, definitiboki, ez da XIX. mendeko eleberri bat. XIX. mendean gertatzen da, baina gauza desberdina da. Egia esan update moduko bat da edo XIX. mendekoa 2.0. Ikus-entzunezko kulturarekin zerikusia duten hainbat fokatze bisual dago. Liburuaren gaia eta forma bi gauza ezberdin dira. Edozein modutan, ezinezkoa da saiatuta ere XIX. mendeko nobela bat idaztea, beti entzungo ditugu pertsonaiak dolby soinuan, gure iruditeria orainaldiko estimuluek osatzen dute. El viajero del siglo eleberriak zera planteatzen du: postmodernitatea, dena delakoa dela, ez dela soilik gure zerumuga estetikoan lehen literarioak ez ziren objektuak edo gaiak sartzea, baizik eta iraganaren ikuskera erradikalki ezberdina ere bere baitan hartzea. Zinemak konplexurik gabe egiten du hori, baina literaturak ez du kontuan eta askoz ere zurrunago planteatzen dira gauzak. Nobela historiko batek izan behar du kontserbadore, hizkuntza aldetik ez oso anbiziotsu, oso errealista, lau. Zergatik?


Aipatu nobelak, besteak beste, Kritikaren saria irabazi zuen, kritikoek ematen duten saria. Ona al da hori?


Kritiko Espainiarren Elkarteak gustu txarra duenaren seinale da [barreak]. Berri ona izan zen, ezustekoa, arraroa niri ematea. Uste dut Muñoz Molinari eman nahi izan ziotela, baina nahi gabe niri deitu zidaten [barreak berriz].

Apustuak izan zuela ordaina.


Gaur egun badirudi bi bide daudela: edo idazten duzu nobela bat cool usaina duen guztiarekin edo idazten duzu nobela bat oso klasikoa. Ematen du bi bide erabat banandu direla, eta iruditzen zitzaidan lerro transbertsalak falta zirela. Egin dakieke istorio klasikoei omenaldia gaurko gizabanako batek soilik ezagut ditzakeen idazketa baliabideak erabiliz. Orainaldia ez baita gai bat, begirada bat baizik. Akaso horrek emango zien atentzioa, ustez kontrajarriak diren bi bideak adiskidetzen saiatzeak.


Dozena liburu argitaratu ondoren, poesia guztia Década liburuan bildu ondoren, Alfaguara saria, besteren artean, irabazi ondoren, geratzen zaizu erronkarik?


Ez dut erronketan pentsatzen, literatura egitea gehiago lotzen dut harridurarekin. Zer idatziko dut orain? Bada, aurrekoarekin zerikusirik ez duen zerbait. Liburu bakoitza idazten ikastea atsegin dut, eta horretarako aurreko liburuan erabilitako baliabideei uko egiten diet. Adibide ona dira El viajero del siglo eta Cómo viajar sin ver: garai erabat kontrajarriei buruz hitz egiten dute, baliabide literario erabat desberdinekin, baina bidaien gaia partekatzen dute. Idaztean izan dezakedan a priori bakarra formularik ez errepikatzea da. Bakarra. Bada erosotasuna estiloarekin nahasten duen joera narritagarri bat. Liburu guztiak berdintsuak direnean esaten da. Eta hori bada estiloa izatea, nahiago dut horrelakorik ez izan.

Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude