Adierazpenak


2010ko uztailaren 6an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maite Agirre antzerki zuzendari eta aktoreak Zazpika aldizkarian: "Teatroa beti dago krisian, baina beti hor dago. Imajinatzen duzu erlijioak desagertzea, erritu horiek desagertzea? Ezinezkoa, ezta? Bada teatroa beste erritu bat da, aurrez aurre egiten dena. Kolektibitateek bildu beharra daukate, biltzea bera erritu bat da. (...) Gure ikuskizunetan jendearen parte hartzea handitzen ari denez, harreman horrek poz handiak ematen dizkit. (...) [Donostiako Antzerki Azoka gehiago ez egitea erabaki zutenean] profesionalak zur eta lur geratu ginen. Presio pixka bat egin genuen, eta aurten berriro egitea erabaki zen. Baina hain dira kapritxosoak erabakiak... Orain bai, orain ez. Susmoa daukat Tabakaleraren kontuan ere horrelako zerbait egon ez ote den".

 

Lander Garro idazleak Ortzadar gehigarrian: "Klase soziala ez da literaturan maiz agertzen den kontua. Agian idazleok posmodernotasunak eta halako zama ideologikoek mugatuta idazten dugu. Zaila da kate horretatik askatzea. Liburuaren ardatza da Paul Oliveira, eta nor den hobe ulertzen laguntzen digu bere ingurunea agertzeak. (...) Gurean liburu txar asko argitaratzen dela, ez idazleak txarrak direlako, idazleek korrika eta presaka idazten dutelako baizik, angustiak jota".

 
 

Egoitz Andonegi Aiumeen Basoa taldeko baxu jotzaileak Berrian: "Jendeak galdetu digu hizkuntza ez ulertuta zerbait galduko ote duen. Nire iritziz, absurdo samarra da letrak ez ulertzeagatik musikarekin disfrutatu ezin denik pentsatzea".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...