Nigeriako oihan eta soroetan datzate 50 “Exxon Valdez”

  • Ez inork eta ez ezerk geldiaraziko du Shell konpainiak Niger ibaiaren deltan berrogeita hamar urtez egin duen petrolio isurketa. Milioi eta erdi tonaz goiti dagoenekoz. AEBek handik etxeratzen dute behar duten petrolioaren zati handi bat. Mexikoko Golkoan Deepwater Horizonek eragin kutsadurak bazterrak inarrosi ditu, Nigeriakoak ez.
Petrolioaren kalteen artean bizirauten
Ondoko irudiak Niger ibarrean Kadir Van Lohuizen argazkilariak ateratako ugarietako batzuk dira. Van Lohuizenen sail osoa Bilbon ikusgai dago asteotan,ekainaren 14an hasita uztailaren 16a bitartean, Ekologistak Martxan elkarteak Ekoetxean prestatu duen erakusketan. Amnesty Internationalek babestutako kolekzioa da. Van Lohuizenek argazkietan bildu ditu munduko eremurik kutsatuenetako batean petrolioaren kalteen artean bizirauten ia mende erdi daramaten herritarren eguneroko lanak. Hemen arrantzaleek galdu dituzte uretako arrainak bezala haiek harrapatzeko beharrezko tresneria eta baita bizilekuak berak ere. Nekazarien soroetako lurrak oro pozoituta daude, isuri likatsu batek hondatuta. Oihan asko desagertu da, zuhaitzak olio artean itota edo suteetan kiskalita. Basoetako fauna suntsitu da. Eta ororen buru deltako herritarren bizi itxaropena 40 urtetaraino laburtu da.Kadir Van Lohuizen
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Nigeriako hiltzoriak txiki uzten du Mexikoko Golkoko marea beltza, baina hura ahaztuta daukate Europak eta AEBek”. Lerro buru hori eman dio Joh Vidal erredaktore buruak The Guardian egunkari ingelesean agertu artikuluari. Duela bi urte beste Net Hurbil batean (Nigeriako deltan sutan daude Shell-ekin) orratu zen Shell konpainiaren aurka Niger ibai ondoko erriberetako jendeek egindako borroka, auzitegietakoa barne. Antza denez, deus gutxi kanbiatu da geroztik, John Vidalek Nigeriara egindako bidaiaren kontakizunetik kalkulatu dezakegunez.

Vidal ingurumen arloko erredaktore burua da The Guardianen, eta kazetari aditua. 1997an plazaratu zuen McLibel: Burger Culture on Trial liburua, zeinetan kontatzen duen Greenpeace erakundeko bi kidek MacDonalds multinazionalarekin izandako epaiketa luzea, Britainia Handian izan denik luzeena, salatu zutelako nola usatzen dituen hamburger marka horrek gezurrak eta edozein maltzurkeria konpainiaren estrategia kritikatzen dutenen kontra.

Nigerian azken berrogeitamar urteotan 1,5 milioi tona petrolio isuri dela idatzi du Vidalek, World Wide Fund erakunde ingelesak eta Amnesty Internationalek emandako zifretan oinarriturik. “Hau da, Alaskan Exxon Valdez petroliontziak isuri zuena halako 50”.

Irakurleak pentsa lezake John Vidal esajeratzen ari dela. Kazetari honek zalantza bera eduki zuen eta petrolio isuri nagusien rankingaren bila hasi. Zorionez gure aurretik lan hori zehaztasunez burutua du Reference, Facts & Resources webguneak, orri garbi batean zerrendatuz orain artean munduak ezagutu dituen petrolio isuri larrienak, Wikipediak bakoitzaren atalean plazaratutako kopuruen arabera.

Zerrenda horrek istripu zehatzetan galdutako petrolio kopuruak biltzen ditu, ez Nigeriako kasua bezalakoak, urte luzez isurketa txikiagoz sekulako kutsadura pilatu zaienekoak. Baina proportzioak ulertzeko zerrenda polita da. Hori bai, gero norberak ordenatu behar ditu litroak, tonak, galoi amerikarrak (3,78 litro) eta upelak (159 litro).

Orain arteko isurketa handiena Kuwaiten gertatu zen 1991an: Golkoko lehen gerra deituaren amaieran militar irakiarrek biltegietako kanilak ireki eta ia bi milioi tona isuriarazi zuten. Mexikoko Golkoan 1980ko istripuaren ondorioz ia milioi erdi tona galdu zen. Kopuru horiek dagoenekoz gaindituak izanen ditu Macondo eremuan sutu zen Deepwaer Horizon-en sarraskiak, jarioa azkar butxatzen ez badiote fite milioi tonako izugarrikeriara iritsiko dena.

Tona horiek eta gehiago dira mende erdi honetan Nigeriako padura, oihan eta soroetan Shell eta beste multinazional batzuek isuri dituztenak. Baina nekez sartuko dira inongo zerrendatan. John Vidalek idatzi duenez “Ezin dira zehazki neurtu urtean Nigerreko deltan hedatutako petrolio kopuruak, arreta handia jartzen dutelako petrolio ekoizleek bezala gobernuak informaziorik jakin ez dadin”.

Petrolio kutsaduran txapeldun

Honela ekiten dio kronikari John Vidalek: “Marea beltzaren ertzera iritsi gara, Otuegwe herrixka inguruan, manioka soroen artean luzaz ibilita. Ikusi baino askoz lehenago usaindu dugu petrolioa. Garajeko edo landare ustelen kiratsaren tankera batek kutsatzen du airea. Gero eta jasangaitzakoa da sunda. Laster ginen sartuta olio arin nigeriarrean, munduko onena bera. Berrogei urteotan Nigerren delta inbaditu duten ehundaka hodiak herdoilak janik daude eta horietako bat urte betez goiti egon da isuritzen. Basoak eta alorrak olio geruza distiratsu batek estali ditu. Edateko ura zeukaten putzuak kutsatu dituzte. ‘Oro galdu dugu, sare, txabola, nasa...’ aitortu du Promisek, gidari lanak egiten dizkigun Otuegweko buruzagiak. ‘Arrantzatik eta nekazaritzatik bizi ginen. Oihana galdu dugu. Shelli jakinarazi genion jarioa gertatu zen egunean bertan, baina hilabete luzez konpainiak ez du deus mugitu”.

The Guardianeko kazetaria Nigerian zegoen egunetan hiru marea beltz gertatu ziren. Maiatzaren 1ean Akwa Ibom estatuan ExxonMmobil konpainiaren hodi handi bat lehertu zen eta zazpigarren egunean kontrolatu zuten bitartean lau milioi litroz estali zituen inguru guztiak. Bertako agintariek 800 milioi euroko kalte ordainak eskatu dituzte, baina protestan joandako herritarrek ez dute kobratu guardiek emandako jipoiak besterik.

Egun gutxi beranduago, handik hurbil, matxino armatuek Shellen Trans Niger hodia kolpatu zuten, beste olio jario handi bat eraginez. Pare bat egun geroago bi olio orbain handi azaldu ziren bata Bayelsa estatuko Adibawa lakuan eta bestea Ogonilanden.

Ibeno herrixkako buruzagi Williams Mkpa-k adierazi dio kazetariari: “Konpainiek akabatu nahi gaituzte. Bi urtetan hamar marea beltz nozitu ditugu eta arrantzaleek ezin dituzte beren familiak mantendu”.

Ben Ikari izeneko idazle batek dio Deepwater Horizonekin gertatzen ari dena ia eten gabe jazotzen dela Nigerren deltan. Legegileak futitzen dira arazoaz eta lekuko jendeek ahal bezala bizi behar dute kutsaduraren erdian. “Egoera gaur okerragoa da duela 30 urte baino”.

Kazetariak galdeturik, Shelleko arduradunek oso bestelako ikuspegia eskaintzen dute. Hauei sinestekotan, oso urriak dira azpiegituren hutsegiteengatik suertatzen diren kutsadurak, aldiz isurien %98 militante armatuen erasoek, bandalismoak eta herritarren lapurretek eragiten dituzte. Oleodukto bakar batean aurkitu izan omen dituzte lapurretarako zulatutako 300 iturri baino gehiago. Hori gutxi balitz, sarritan herrietako biztanleek ez omen diete konpainiaren teknikariei uzten bertara joan eta konpontzen.

Friends of the Earth International erakundeko ordezkari Nmimo Bassey-k korporazioak gezurretan ari direla salatu du, eta lortzen duela mundua Nigeriako hondamendiaz ez jabetzea. “Hemen multinazionalek arazoari ixkin egiten diote, jendearen bizimodua eta ingurumena hondatuz. Mexikoko Golkoko marea beltza da Nigeriako eta Afrikako beste leku batzuetako petrolio eremuetan egunero gertatzen denaren metafora”.

Urtean 300 marea beltz baino gehiago zenbatzen dituzte Nigerren deltan. Estatua eta konpainia handiek lortu dute eremuotako kutsadura izugarri handia normaltzat joa izan dadin, eta edozein lege aurrerazale blokaturik geratzen da.

John Vidalen iritzian, Niger ibaiaren delta petrolio kutsaduraren munduko hiriburua da. Hemen herritarren erdiak galdu du edateko ur ona lortzeko modua eta bi belaunalditan erriberotako jendeen bizi itxaropena 40 urteraino hondoratu da.

Argazki oina: Ondoko irudia Niger ibarrean Kadir Van Lohuizen argazkilariak ateratako ugarietako batzuk dira. Van Lohuizenen sail osoa Bilbon ikusgai dago asteotan,ekainaren 14an hasita uztailaren 16a bitartean, Ekologistak Martxan elkarteak Ekoetxean prestatu duen erakusketan. Amnesty Internationalek babestutako kolekzioa da. Van Lohuizenek argazkietan bildu ditu munduko eremurik kutsatuenetako batean petrolioaren kalteen artean bizirauten ia mende erdi daramaten herritarren eguneroko lanak. Hemen arrantzaleek galdu dituzte uretako arrainak bezala haiek harrapatzeko beharrezko tresneria eta baita bizilekuak berak ere. Nekazarien soroetako lurrak oro pozoituta daude, isuri likatsu batek hondatuta. Oihan asko desagertu da, zuhaitzak olio artean itota edo suteetan kiskalita. Basoetako fauna suntsitu da. Eta ororen buru deltako herritarren bizi itxaropena 40 urtetaraino laburtu da.


Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude