Berbakafea, berbalaguna... edo dena delakoa

Enkarterriko Berbalaguna
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Interneten irakurri dugu ekainaren 5ean Enkarterriko Berbalagunak Berbakafea antolatu zuela bigarren aldiz. Ez dakigu hamaiketakoa ala merienda zen, kontua da euskara hiztun dentsitatea murritza den tokietan desiatzen daudela hiztunak elkartu eta euskaraz aritzeko. Agurainen izan berri da Araba Euskaraz. Han ere, euskara ikasten ari diren helduak eta dakitenak mahaiaren inguruan biltzen dira, euskaraz aritzeko. Mahaiko batek halaxe esan zion telebistako kazetariari, aguraindar batzuentzat mahai buelta horixe izango zela aste osoan euskaraz aritzeko aukera bakarra. Zenbait tokitan euskara hiztunez inguratuta bizi gara eta batzuek nahikoa nagi izaten dute euskaraz aritzeko. Bestetan berriz, berbakafea, berbalaguna edo berba-afaria antolatzeko irrikitan egoten dira, ikasitako euskara mihira eramateko desiatzen.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.