Arantzez

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iruñean bota zuen Slavoj Zizek pentsalariak: “Zure oinen azpian zabaldu ditut nire ametsak, goxo ibili beraz, nire ametsen gainean baitzabiltza”. Azkeneko Larrun gehigarria eta Iruñean egin zuen agerraldiaren harira, bai, nik ere Zizek aipatu behar dut, “dagoeneko ez gaude inon libre”. Gehigarriaren edukiez poztu nintzela esan beharra dut, nahiz eta lerro artean uler daitekeen emakumeok antza ez dugula Zizek irakurtzen. Bertan biltzen ziren artikuluak goitik behera irakurri ostean: sinatzaileen artean emakumerik ez, eta izen eta eduki andanan apenas emakume izpirik. Jenny Holzer artistarekin batera, Leninen emaztearen aipamena eta Zizeken emaztea beraren aipamena salbu. Euskal Herria aztertzeko Zizek lagungarria zaigula argiro idazten du Joseba Zulaikak gehigarrian: “Ez dago beste Nagusirik” edo “Emakumea ez da existitzen”. Eta Zizek berak honakoa zioen hitzaldiaren harira Berrian egin zioten elkarrizketan: ez zaiela erantzun behar gizarteak dituen arazoei bakarrik, arazoak planteatzeko modua bera ere kritikatu behar dela. Lau hitzetan: “Erradikalkiago pentsatu behar dugu”, dio esloveniarrak.

Orain urte batzuk Bilbora gonbidatu genuen Zizek, Periferiak Topaketetan parte-hartzera. Hitzaldia emateaz gain, Joseba Zulaikarekin solasaldia proposatu genion. Bere arrazoiak izango zituen gonbiteari ezetz esateko. Guztiz ulergarria da, jakina, bere mailako pentsalari global batek gonbite xume bati ezezkoa ematea.

Alemaniako poeta lagun batek film bat egin zuen Zizeki buruz, Liebe Dein Sympton wie Dich Selbst (Maita ezazu zeure sintoma zeure burua bezalaxe). Bertan, eszena batean, Zizekek bere liburutegia erakusten du kameraren aurrean. Apalategi osoa plastiko garden batekin du estalia, goitik behera doan gortina baten modura. Plastikoa gora egitearekin batera azaltzen du protagonistak estalduraren zergatia: “Horrela inork ez ditu nire liburuak ukitzen”. Sintoma sintomatikoa pentsalari batentzat. 

“Zure oinen azpian zabaldu ditut nire ametsak, goxo ibili beraz...”, ederrak dira Yeats poetaren hitzak. Zizeken ahots eta hizkuntza urdurian irudikatzen ditudanez, ametsak, goxotasuna, oinak, liburuak eta plastikoak nahasten zaizkit bere subjektu arantzatsuarekin batera.

Gogoko ditut subjektu arantzadunak, haien konplexutasuna. Armiarmak, trikuak, arrosak. Armiarmek beren hondakinekin tranpak ehuntzea beti iruditu zait miresgarria. Idazketaren metafora ere bada ehuntzea. Hitzak ehundu, bata bestearekin, bata eta bestearen artean dagoen hondakinekin, arrastoekin, tolesdurekin, tranpekin. Horrexegatik ditut gogoko Louise Bourgeois zendu berriaren armiarmak ere. Jenny Holzerren hitz ikusgarriak eta Puppyaren amets goxoak baino, ezin ukatu Guggenheimen atzealdeko armiarmaren oinak eta arrautzak gogoz begiratzen ditudala. Itzalen modura luzatzen direlako zango arantzatsuak handik igarotzen diren begiraden eta urratsen ifrentzu goxoan. Itsasadarrari begira, beranduegi batzuentzat, aurrera eta atzera, betiko nasan, zutik, itsas-marearen menera. Anak azken aurreko Ttakunean zioen moduan: “Beranduegi batzuentzat, denbora eta hobetzeko grina ez baitira egundo burtsan kotizatu”. Eta José Luisek aurrekoan:  “Alfer-alferrik zen kezkatzea: ordu hartan ordu hartakoak geunden, betiko nasan, zutik”. Bitartean, “Erreala” esku artetik doakigu ihes eta ez bakarrik zentzu lacaniarrean, lengoaia bera ere burtsaren espektakuloan kotizatzen baita egun. Ihes, itzalak Bourgeoisen armiarmatik nola, ihes, hurrengo tranparen bila.

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude