Izenak


2010ko ekainaren 8an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pello Lizarralde idazle zumarragarra 2002an argitaratutako Larrepetit eleberriaz mintzatuko da ekainaren 12an Hendaiako Mediatekan, VI. Literatur Mintzaldian. Akelarre elkarteak antolaturiko hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

 

Kerobia taldeak Ontziak diskoa kaleratu du, eta webgunean (http://ontziak.kerobia.com) zintzilikatu dute, edonork jaisteko moduan. Trilogia baten amaieratzat jo dute eta aurreko bi diskoak ere sarean jarri zituzten bere garaian doan jaisteko. “Trilogiaren ildoari jarraituz, Creative Commons lizentziarekin ateratako diska da eta taldeak SGAEtik kanpo lan egitearen apustuari gogor ekin dio”, adierazi dute. Ezer ordaindu behar ez den arren diskoa jaisteko, donazioa egiteko aukera ere ematen du webguneak.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...