Partaidetzarako lengoaia

Gizakia enborra balitz, José Luis, erditik moztuz gero, zuhaitzari nola, gizakiari hala aztertuko genioke ordu arte izandako bizimoduaren berri: gaixotasunak batetik, eta bestetik, arrakastak eta damuak: lorratza uzten duen oker edo atzera egindako pauso andana. Eta bai, erditik moztutako gizaki horren eta bion artean legokeen mundua bat egitea, Ixiar, helburu ederra izanik ere, benetan, zaila suertatzen da; maizenik, estralurtarrak izango bagina bezala, mundu guztiz ezberdinetakoak garela konturatzen baikara.

Ez dut ezkutatuko, José Luis, deigarria egin zaidanik zure konfiantza faltaren gaineko ideia. Nik, garai hauetan, konfiantza “eduki” barik, konfiantza “erein” egin behar dela ulertzen dut. Konfiantza edukitzeak norbaitengan edo norbaitzuengan sinestea suposatzen baitu. Eta Ixiarrek esaten zuen bezala, pentsamenduak parte-hartze kritikoa bultzatu behar duenez, parte-hartzea da, lehenik eta behin, sustatu beharrekoa. Ez sinesmena.

Mugimendua eratzearen aldeko aldarria egin diguzu, Ixiar, gero eta indibidualistagoa den gizarte honetan. Pentsatzeari utzi, nolabait esateko, eta akziora bide egitea. Parte hartzera. Parte hartze kritikora. Ez nolanahiko parte hartzera. Ekarriren bat egingo duena, alajaina.

Eta, niri, txuri-beltzeko argazkiak etorri zaizkit burura. Herri osoak parte hartu izaten genueneko gai, jai, asmo, behar eta nahiak lagundutako garaiak. Ezin ahantzizkoak zaizkit Ez dok amairuren taularatzeak, “Berrehun mila ez!” lemapean egindako manifestaldiak, Bai Euskarari kanpaina, Intxixu-ren lehen agerraldiak... edota ikastetxetik euskal kantak ikastera Saturrarango seminario zaharrera joan eta han, seme-alaba eta guraso, senitarteko eta lagun, denok batera, parte hartzea nola bizi genuen. Inori ez zitzaion otutzen asteburu haietan deus egin gabe geratzea. Izan ere, denok baikenuen zerbait egiteko, eskaintzeko, esateko, iradokitzeko... edota ikasteko eta irakasteko.

Gaur, Seminario zahar hartara (existituko balitz) eramango gintuzkeen arrazoia falta da. Kritikoak garela esaten dugunean, edota parte- hartze kritikoa bultzatu behar dugula, gure bizipenetik abiatzen gara. Guk egokitzat ikusten dugunetik. Guri funtzionatu zigunetik. Baina parte-hartzea, orain, baliteke beste modu batera ulertzea. Parte-hartzeari, berari, apika, beste zerbait egitea eskatzen zaio edo eskatu behar genioke. Belaunaldi berriak ez datoz alferrik. Eta, beraz, gure pentsamendua, ustez sortzailea edota eraikitzeko asmoz ondua izanda ere, jasotzen dugun erantzuna ikusita, José Luisek aipatzen duen konfiantza faltak eragiten digu, edota atopian murgilduriko bizimodua ageri zaigula iruditzen zaigu, Ixiar.

Gure lengoaia egoera berriari egokitu beharra daukagu. Eta pentsamendu kritikoa agertzeaz gain, agitzekotan, Ixiarren deiari jarraiki, egokitu –ez errendizio bezala ulertuta– edota egokitzeko era berriak deskubritu beharrean gaude. Hor behar dugu sortzaileak izan. Sortzaile kritikoak. Eta sinesgarriak. Zu eta bion artean dagoen mundua interesgarri egingo duen moldaketa-lan parte-hartzaile sortzailea.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude