Liburua eta DVDa Garabideren eskutik

Garabide elkarteak Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk izeneko DVD-liburuxka argitaratu du. Materialaren helburua da euskararen berreskuratze prozesua eta hori bideratu duten gako nagusiak hizkuntza gutxituekin elkarbanatzea. Lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) argitaratu dute materiala eta Euskal Herriko aurkezpena egin baino lehen, apirilaren 22an, New Yorken (AEB) agertu dute lana, Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Munduko Herri Indigenen Biltzarrean. Proiektuan hainbat eragileren laguntza izan dute, hala nola, Xabier Mendiguren Bereziartu, Jose Angel Irigarai, Joseba Intxausti, Jon Sarasua, Koro Zumalabe, Joxe Aranzabal, eta Amaia Anterorena. Garabideko kideek maiatzaren 14an aurkeztuko dute lana Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude