350 film baino gehiago emango dituzte Bilboko FANT jaialdian


2010ko apirilaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoan iaz baino hiru bider film gehiago proiektatuko dituzte: epaimahaiaren eta ikusleen sariak (3.000 eurokoa bakoitza) lortzeko lehian 362 film labur izango dira, eta horiez gain Nontzefilmak zinema eta animazioko film laburren lehiaketara aurkeztutako 150 lanetatik hoberenak emango dituzte. FANT jaialdia maiatzaren 3tik 9ra bitartean egingo da, baina aurrerapen moduan beste bi ekitaldi izango dira: apirilaren 30ean The Master Plan eta Tete y los Ciclones taldeek kontzertua eskainiko dute Kafe Antzokian, eta maiatzaren 2an Gaitzerdi antzerki taldeak afixan ageri den izakiaren esnatzea eszenifikatuko du Guggenheim Museoko armiarmaren alboan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude