Poluzioak bihotzari nola egiten dion kalte aztertu dute

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Hiri askotako airea kutsatuta dagoela gauza jakina da. 2002an egindako ikerketa batean behatu zenez, karbono monoxidoa 1,1 ppm (milioi partikulako hainbat) handitzean hilkortasuna %1,7 handitzen da.

Berriki, Frantziako Montpellier eta Avignon-eko unibertsitateetako ikerlari talde batek arratoiak karbono oxido kopuru handi samarra –kutsatutako hirietan izaten den adinakoa– zuen gela batean eduki zituen lau astetan, eta arratoien bihotzetan ez-normaltasunak agertu ziren. Batetik, bihotzak handitu egin zitzaizkien, eta bestetik,  askok arritmia izan zuten. Handik pixka batera hainbat arratoi bat-batean hil ziren, ziurrenik arritmien eraginez.

Arratoiekin egindakoa ezin da gizakiarekin egin, baina arestian aipatu ikerketa-taldeak gizakia bere habitat naturaletik irten gabe aztertu nahi du, behaketarako tresna aurreratuak erabiliz. Ziur daude hiri poluituetako pertsonen bihotzetan gertatzen denak arratoiei jazotakoarekin antz handia izan dezakeela.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...