Unescok gizateriaren historia osatu du

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
History Of Humanity lanaren azken bolumena argitaratu berri du Unescok, mende erdia baino gehiago horretan lanean jardun eta gero. Obrak sei bilduma ditu eta bilduma bakoitzak zazpi bolumen. Guztira 1.600 espezialista baino gehiago aritu dira gizakiaren historia osoa biltzeko ahaleginean.

1947an Gizateriaren Aurrerapen Zientifiko eta Kulturalaren Historia biltzeko batzordea eratu eta 1961ean lehen bolumena argitaratu zen. 1978an proiektua birplanteatu zuten, ekimenaren joera eurozentrista eteteko –Afrikak, esaterako, obraren % 1,5 baino ez zuen hartzen– eta kontinente guztietako 26 kideko batzorde berria osatu zen.

Hurrengo lana bilduma Nazio Batuetako hizkuntza ofizialetara itzultzea izango da, hizkuntza bakarrean baitago eskuragarri. Adibidez, Karibeko historia ingelesez dago eta Hego Amerikakoa gaztelaniaz.

History of Humanity lanari buruzko argibide gehiago www.unesco.org/culture/humanity/ helbidean.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude