Maskota bitxiarena

  • Leire Bilbao (Irudiak: Morkots) ::Olagarro bat bainuontzian.

    Elkar

    orrialdeak ::32

    prezioa ::6,30€

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Mikel gaztetxoa dugu istorio honetako narratzailea. Aitak egun batean arrantzara joango direla esaten dio eta horrela, ekintza xume eta sinple horretatik abiatuta, hainbat eta hainbat gertakariren lekuko izango gara.

Oker ez banago hau da Jose Mari Morcillo “Morkots”-ek ilustratu duen aurreneko liburuetako bat eta aipagarria da testuaren eta irudiaren garrantzia lan guztian. Izan ere, ez gaude album baten aurrean baina irakurketa prozesuan edo liburuetako garapen bat egin beharko bagenu hauxe izango litzateke albumaren ondorengo urratsa. Irudi asko eta testu gutxi izan arren idatzizkoak badu-eta autonomia. Hori bai, kasu honetan irudia, zenbaitetan, testua baino harantzago doa informazio aldetik –haitzetara iritsi eta arrantzan hasten direnean bezala, ikusgarria da aitaren aurpegia eta larritasuna, Mikelen egoera lasai eta alaiaren parean–.

Mikel eta aita arrantzara doaz, eta legatz edo bisigu bila ari badira ere, azkenean olagarro bat harrapatuko dute. Aitak aitonari buruzko komentario bat egingo du –bere galiziar errezeta sekretua proban jarri ahalko duela– baina Mikelen asmoak beste alde batetik doaz. Mikeli ez diote maskotarik edukitzen uzten etxean, ez katurik ez zakurrik, baina inork ez dio ezer esan olagarroei buruz. Eta horrela Erro, izen horrekin bataiatu baitu Mikelek olagarroa, Mikelen maskota izango da.

Jakina, amari ez dio graziarik egingo bainatzera joan eta olagarro bat aurkitzea bainuontzian; eta etxean zeuden arrainak –urontzian zeudenak– desagertu egingo dira Erro han ondoan egon eta gero. Aitonak ere borrokaren bat edo beste izango du Errorekin, eta azkenean irtenbidea bilatuko dute –hobe izango litzateke esatea amak inposatzen duela irtenbidea– olagarroarentzat.

Narrazio laburra dugu, egun batean jazotakoak biltzen ditu, baina, hala ere, kontu asko aipatzen ditu. Idazkera, erritmoa, bildumaren ezaugarriek markatzen dute. Irudiez osaturiko orriak, testu gutxirekin, ideia nagusiak aipatuz eginiko umore kutsuko narrazioa.

Argumentua ez da berria –G. Durrelli irakurriak dizkiogu antzekoak, esaterako– baina Bilbaok ederki lortu du ipuinari dagokion tonua eta amaiera orijinala eta logikoa bilatzen, lastima irudien artean dagoen desoreka. Batzuetan –lehen planoetan– galdu egiten baitute, eta besteetan, aldiz, nahiko lortuak direlako.

Edozein modutan, Olagarro bat bainuontzian nahiko liburu interesgarria da, gustura irakurtzen den istorioa izateaz gain ederki eginak dituelako tonua, erritmoa eta irudi eta idatziaren arteko oreka.

Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude