Eskualdeetako bozak aro politiko berriaren iragarle

  • Aurtengo martxoa mugarria izan daiteke Ipar Euskal Herriaren bilakabidean. Frantziako eskualdeetako bozek iraganaren eta geroaren marra trazatu dezakete. Batera plataformak antolatutako herri galdeketa, berriz, marra horren seinale gorria litzateke.
Gaizka Iroz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
 Ipar Euskal Herriko politikagintza gori-gori dago. Frantziako eskualdeetako bozak dira hil honetako 14an eta 21ean. Euskal herritarrek Akitaniako Kontseilurako kargu berriak hautatuko dituzte. Alta bada, ez da boz emate bakarra izanen. Batera plataformak herri galdeketa eginen du 14an.

Herri kontsultaren berezitasunaz beste, boz hauek hiru bereizgarri hauek dakartzate. Bat: sei urteko legealdia izaten zena, 2014an bukatuko da. Legealdi berri horretan, Frantziako agintariak prestatzen ari diren instituzioen erreformak tokiko kontseiluen birmoldaketak ekarriko ditu. Uneon inork ez daki zehatz-mehatz zer bilakatuko diren Erregioko eta Departamenduko Kontseilu Nagusiak. Departamenduko Kontseilua, dirudienez, desagertzeko zorian dago. Bi: Akitaniako hauteskundeak LGVren (Abiadura Handiko Trenbidea) aferak baldintzatuta daude. LGVren aurkako CADE herri plataformak proiektuaren aldeko alderdiei bozik ez ematea eskatu du publikoki. Hiru: EH Baik, abertzaleen koalizioak, ez ditu hautagaiak aurkeztu. Aitzitik, hauteskundeak protestarako ekimen gisa probestu nahi ditu. Nahi duten herritarrek boto-paper baliogabea erabili ahal izanen dute.

Akitaniako Kontseilua helburu

Akitaniako Kontseiluaren presidentea PSko Alain Rousset da (Parti Socialiste). Bera da kargua betetzeko faboritoa. Hauek dira, hurrenez hurren, haren aukari nagusiak: Xavier Darcos (Majorité présidentielle); Nikolas Sarkozyk lideratzen duen UMP eskuindarraren aukera. Jean Lassalle (MoDem), zentristen haugaitza. Monique De Marco (Akitania-Europe Ecologie). Europako Parlamenturako bozetan arrakasta handia lortu zuen berdeen inguruko indarra.

Nelly Malaty (LO), Philippe Poutou (NPA), Gérard Boulanger (FG- M’PEP), Michel Chrétien (AEI) Jean Tellechea (Nationalistes basques-Euskadi Europan) eta Jacques Colombier (FN) dira gainerakoak. Bigarren multzoan ezker muturretik eskuin muturrera bitarteko ideologiak ordezkatuta daude. Philippe Poutou hautagai duen Alderdi Antikapitalista Berria (NPA) azpimarratu daiteke euren artean, Olivier Besancenotek lideratua. Aipagarria da ere EAJ-PNBk Urruñako hautetsi Jean Tellechea buru duen hautagaitza.

Rousset faboritoa, baina

Pirinio Atlantiarrak Departamenduko Kontseiluko presidentzia (Paue) zentro-eskuinaren esku bada, Eskualdeko (Bordeleko Akitania Erregioko) Kontseilua PSk zuzendua izan da azken bi legealdietan. Gobernatzeko alabaina, berdeen eta ezker moderatuen beste aliantzak izan ditu PSk. PS eta Alain Rousset orobat,  trenbide azpiegituraren aldekoak dira. Akitaniako Kontseilu Nagusiak, Alain Rousseten agintepean, autobideen alde baino burdinbideen proiektuen alde egin izan du. LGVren azpiegiturak, ordea, eztabaida eta aurkari asko jalgiarazi ditu. Kontseilu Nagusian aliatu nagusi izan duen Europe Ecologie LGVren aurkakoa da. Orain galdera da: nola hartuko dute hautesleek LGVren proiektuari buruzko PSren jarrera? Bi itzuliko hauteskundeetan aliantzek munta handia dute bigarren hautaketan. Zein izanen da Europe Ecologie-ren jarrera bigarren itzulian, PSrekiko balizko aliantza batean?

Bistan da, aliantzak lehen itzuliko emaitzen menpe izaten dira. Alabaina, batek zein besteak asko dute jokoan: PSk Kontseilu Nagusiaren boterea. Europe Ecologiek, berriz, aldarrikatzen duen alternatibaren sinesgarritasuna. Zentro-eskuinak (MoDem eta UMP), ohi bezala, kanpainan aurkariak izanen dira, baina bigarren itzulian aliatu izaten ahaleginduko dira. Bigarren itzulian, bazterreko alderdien jarrerek ebatziko dute Kontseiluko Gobernu berria. Alderdiek eta, batez ere, hautesleek berek.

Bozen asmoei buruzko inkestek emaitza hauek eman dizkie alderdi nagusiei: PSko Alain Rousseti %31. UMPko Xavier Darcosi %24. MoDemeko Jean Lassalleri %12. Monique De Marcori %11. Inkesta horrek MoDem-i (UDF iraganean) iragarri die boz galera handiena. Inkesta bat baino ez da.

Akitaniako hauteskundeak hizpide hartu ditugu, alabaina, bozak Estatuko erregio guztietan izanen dira. Île-de-France eskualdeko emaitza frantziar politikaren termometroa izanen da. Estatu mailako eskuinaren alternatiba izan nahi duten ezkerreko indarrentzako test nagusia.   

EH Bai koalizioa eta abertzaleak 

Ipar Euskal Herriko lau alderdi abertzaleen (AB, Batasuna, EA eta EAJ-PNB) inguruan anabasa gisako bat dago hauteskundeetan. Egoera ulertzea ez da zaila halere. EAJ-PNBk, tradizioari eutsiz, bakarka ekin die bozei. Iraganean ez bezala, beste eskualdeetako sektore demokristauekin aliantzan joan gabe. Gaur gaurkoz, irudiz, gainerako indar abertzaleekin aliantzan joateko baldintzak ez direlakoan. EAren kasua bitxia da. Europe Ecologieren zerrendan aurkezten da. Alta, EH Bai sostengatzen du. Jarrera hau iraganeko hauteskundeetan egindako aliantzarekiko koherentzian hartu du EAk.

ABk eta Batasunak osatutako EH Bai koalizioak hauteskunde sistema eta frantziar agintarien politika salatu nahi ditu eskualdeetako boz hauen bitartez. Heldu den urteko Kantonamenduko bozetarako bidea lantzen eta prestatzen ari da orain. EAko nahiz gainerako abertzaleekin aliantzak sendotu eta hautetsi kopurua handiagotzea xede du EH Baik. Era berean, koalizioak abertzaleen arteko harremanak sendotu nahi ditu Euskal Herri osoan aurreikusten den aro politiko berria antolatzeko. Ezkerreko abertzaleek aro berria iragarri dute. Alderdien eta sektoreen arteko aliantza eta estrategia egokiak lantzeko unea. Etorkizuneko politika baldintzatzeko unea da. Aukerako unea. Trantsizio garaia ere deitua.
Herri galdeketa batera plataformaren eskutik
1. Batera plataformak mobilizazio handiak burutu ditu azken hamarkadan. 12.000 herritar manifestatu ziren lehen aldikoz 1999an. 2005ean, Ipar Euskal Herriko auzapezen %64a herri galdeketaren alde agertu zen.

2. Pirinio Atlantiarretako 36.000 biztanleek Ipar Euskal Herriaren etorkizunaz kontsultatuak izatea eskatu dute azken urteotan. 32.000 euskal herritarrak dira. Ipar Euskal Herriko hautesleen %10a. Gaur egun 131 auzapezek bat egin dute herri galdeketaren alde.

3. Estatuko agintariek ez dute erantzunik eman.

4. Herri galdeketa mobilizazio molde berria izatea nahi du Baterak. Ez du balio legalik, baina demokraziaren ariketarako bai. Antolatzaileen hitzetan galdeketak eskakizun politikoa eta sinbolikoa indartuko ditu.

5. Hautesleak 206.921 dira. Herrien %66 inguru. 100 herri inguruko 138.000 herritarrek aukera izanen dute galdera honi erantzuteko: “Euskal Lurralde elkargo baten sortzearen alde zirea? Bai edo Ez?”

6. 100 herri horietan 200 bozka bulego zabalik izanen dira. 900 lagun ariko dira galdeketaren antolamendua bermatzeko.

7. Herri galdeketak Ipar nahiz Hego Euskal Herriko sektore zabalak sustatzen ari diren jarduerak dira. AHTri buruzko galdeketa horietako bat da. Hegoaldeko eta Iparraldeko herri batzuetan egin da jada.

8. Euskal Lurralde elkargoari buruzko galdeketa orain arte egindako ekimen zabalena izan daiteke. Batera sustatzen duten sektore anitzek eta zabalek egina.

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude