Izenak


2010ko martxoaren 07an

Kaotiko punk talde arabarrak seigarren diskoa plazaratu du: Reacciona! (Baga-Biga). Martxoaren 6an Donostiako Doka antzokian aurkeztuko du lan berria, 20an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eta Apirilaren 8an Bilboko Kafe Antzokian.

 

Hika Teatroa konpainiaren Aitarekin bidaian antzezlanak jasoko du Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak ematen duten Donostia saria. Iaz estreinatu eta Gipuzkoako hiriburuan ikusteko parada izan zen euskarazko obra onenari eman diote saria. Alzheimerra duen gizonaren (Jose Ramon Soroiz) eta haren semearen (Joseba Apaolaza) arteko harremana jaso du istorioak, Jabier Muguruzaren zuzeneko musikarekin. Martxoaren 27an jasoko dute Donostia saria, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Victoria Eugenia antzokian.

 
 

Jose Antonio Agirre EAEko aurreneko lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrenean, Sabino Arana Fundazioak www.lehendakariagirre.eu webgunea jarri du abian. Haren testu, argazki, film eta audioak sareratu ditu, orotara 1.000 dokumentutik gora.

 

Irati Goikoetxearen Trena handik datorrenean (Narratiba) eta Nerea Beldarrainen Abernua: hutsaren oroitzapenak (Poesia) lanek irabazi dute Iparragirre saria, euskarazko atalean.

 
 

ASTEKARIA
2010ko martxoaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude