Konstituzionalismoa bere gotorlekuan

Ezker Abertzaleak eztabaida amaitu du
Ezker Abertzaleak eztabaida amaitu duEzker Abertzalea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Zutik Euskal Herria" kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina orain arteko uzkurtasuna ageri da ezker abertzale historikoak egiten dizkien proposamenen aurrean, batez ere EAJren aldetik. Aralarrek ez dio autodeterminazioaren aldekoen indar metaketari uko egiten, baina orain arte mesfidati ikusten ditu polo soberanistarekikoak.

Espainiar konstituzionalisten eremuan, PP eta PSE-EEko jendearen artean (adierazpenetan, prentsan...) jarrera desberdinak ageri badira ere, funtsean diskurtso itxia agertu dute ezker abertzalearen eztabaida amaieraren aurrean. Jakin ondo dakite “Zutik Euskal Herria” agiriak aldaketa handia suposatzen duela ENAMen baitan eta aldaketa handiak ekar ditzakeela euskal politikara. Baina une honetan ez da komeni halako aitortzarik egitea, horrek Batasunari haizea ematen diolako.

Argi da Batasunaren jokaldi honetan 2011ko hauteskundeetako helmuga funtsezkoa dela, baina askoz garrantzitsuagoa da ikuspegi historiko eta estrategikotik esan nahi duena, hau da, gaur gaurkoz, borroka armatuaren amaiera. Gainerakoak, burujabezaleen indar metaketa eta abarrekoak, Estatuaren aurrean eraginkorra izate aldera bederen, denbora beharko du. Urteetan suntsitutakoa ez da hilabete gutxi batzuetan berregiten.

Konstituzionalistek harresi mediatikoarekin jarraitzen dute. Badakite ENAMen eltzean egosi dena oso garrantzitsua dela, eta horrek aldaketa asko ekarriko dituela, lehenago edo geroago. Baina saiatuko dira eragina moteltzen eta atzeratzen, batez ere Batasuna hauteskundeetan egotearena, besteak beste, PPren eta PSE-EEren artekoa hauteskunde egunaren biharamunean amaituko litzatekeelako. Ez da ahaztu behar egungo errealitate instituzionala Batasuna legez kanpo egotearen ondorio dela, eta honen eskubideak berrestean panorama politikoa irauliko dela, batez ere EAEn, eta neurri txikiagoan Nafarroan.

Tira, PSE-EE eta PPk badakitela hori guztia eta saiatuko direla gutxienez datozen hauteskundeetan Batasuna ez dadila egon. Denbora haien alde dute, baina ETAren atentatu barik, samur ere ez dute izango. Gainerako alderdi abertzaleek ere ezingo dute orain arte bezala jokatu Batasunarekiko, hau da, “haiek euren estrategia itsuan jarraitzen badute, gu ez gaituzte horretara eramango”. Egoerak eskubide politiko eta zibilen aldeko bestelako konpromisoa eskatuko die.

Rrufi etxeberria, Txelui Moreno eta Tasio Erkiziak argi utzi zuten norabide berriaren izaera eta garrantzia asteburuko elkarrizketetan. Badira azpimarratzeko modukoak: Etxeberriak ETA ere ezker abertzalekoa dela gogoratu du argi eta garbi, eta erakundeak eztabaidaren ondorioekin bat egiten duela adierazi duela. Tasio Erkiziak eta Txelui Morenok ETAren atentaturik ez dutela espero adierazi dute, eta Morenok ez du zatiketaren arriskurik ikusten. Azken honek, halaber, argi hitz egin zuen Nafarroako egoeraz: “NaBaik dagoeneko erakutsi du ez dela aldaketarako tresna Nafarroan. NaBaik hasieratik erabaki zuen ez iragatea Estatuak jarritako marra gorria”.

Pentsatzekoa da EAEko egoeran hauteskundeei begirako aliantzak ez direla samurrak izango, zerbait eraikitzeko ez dagoelako ezer desegin beharrik, baina Nafarroan korapiloa itzela da. Batetik, gaur egun Nafarroa Bairen egoera kaskarra dago. NaBairen arrakasta funtsean UPNren aurkako jarreran dago, hura Nafarroako Gobernutik kanporatzea bestelako helburu politikoen gainetik jarri zen eta Nafarroako gizarteak –batez ere abertzaleek– ulertu zuen mezua eta saritu ere bai.

Gaur egun NaBai-ko alderdiak itxura penagarria ematen ari dira beren botoemaileen aurrean, baina aurretik ere hala izan da zenbaitzuetan eta gero konpontzeko gai izan dira. Nafarroako EAren zeregina ere ez da samurra izango, batetik ikusi behar delako foru lurraldean Hamaikabaten indarra noraino iristen den eta, batez ere, EAEn eta Nafarroan estrategia bera eramango ote duen erabaki beharko duelako. Pello Urizarrek adierazi du EAren apustua NaBai dela, eta hor egin beharko litzaiokeela leku Batasunari. Baina Morenoren hitzek argi erakusten dute Batasunaren jarrera zein den. Egoera berriak ekarritakoa ondo eta lasai birpentsatu beharko dute guztiek.

Azkenak
Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Eguneraketa berriak daude