Argizari museoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen dirurik gastatu Urolako trenaren zerbitzua berritzeko. 1985ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuen Urolako trenbidea, Lurralde Historikoaren Legearen ondorioz. Orduan, trenaren ordez autobus zerbitzua jartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Gaur egungo autobus-linea bihurria. 60 urtean zerbitzuan izan ondoren, 1986ko uztailaren 14an bere azken bidaia egin zuen Urolako Trenak eta 1988ko otsailaren 5ean, bideragarritasun arazoak zirela kausa, behin betiko ixteko erabakia hartu zen, herritar asko eta asko trena kentzearen aurka azaldu baziren ere.

Geltoki gehienak abandonaturik jarraitzen dute gaur egun, eta Azpeitikoan Trenaren Museoa jarrita dago. Toki bakoitzaren azpiegitura eta zerbitzuen eskaintzaren garrantzia azpimarratzen da orain, baina autoaren erabilerak gora egin du nabarmen, eta autoz egindako joan-etorriak bakarka egiten dira orokorrean. Eskaintzen diren erraztasunak garraiobide zehatzen erabilera errazten omen du, baina urri sumatzen dut nik eskaintza hori. Eta arraroa ni naiz hemen, autorik ez dudalako. Gaur egun ez zela horrelako erabakirik hartuko ez da arrazoi nahikoa, garai horretan garraio publikoaren garrantzia ez zela gaur egun bezala ikusten. Garraio kolektiboen erabileraren alde jende pila zebilen kontzientziatua orduan ere, eta ez zuten ezeren esperantzarik. Jaramonik ez zieten egin. Atzera egitea posible balitz, baina ezin da.

Ana Botella andreak, Aznar presidente ohiaren emazteak, Lur Planeta gizakiaren zerbitzura dagoela esan du, eta ez alderantziz. Bere buruarekin aritu beharko litzateke proban. Ezinegonaren garbitzaile-jende guztiarekin bezala. Txorakeria gutxi hemen, Urolako trena kentzea erabaki zuten agintari zigarro astun erretzaileek, dauden tokian daudela, ez dute barkamenik. Barkamenik ez. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak Museoa sortu zuen, trenaren inguruko museo tematikoa egitea erabaki zuen, Trenaren Euskal Museoa, Azpeitian. Trenaren museoko kotxetegia, bagoi eta lokomotorez goraino dago. Jarioa aparkatu zuten azkenean. Ni behintzat beldurtu egiten naute ia-ia museo denek, biziki beldurtu, mugimenduaren kontra lotsagabe hartutako erabaki okerren exhibizionismorako eraikinak iruditzen zaizkidalako, paregabeko estafa baten zaindari trebeak. Estilo hori dauka Bilboko Guggenheim museoak ere, agintariek agindutakoa guztiz bestera gertatu baitzen gauza.

Euskal kulturaren birsorkuntza bultzatzeko elementu estrategiko moduan aurkeztu zen, eta lehenengo egunetik etorri zen euskal artistekin eta artearekin berarekin etsaitua. Urdaibain, Guggenheim berri bat eraikitzea planteatu da. Zibilizazio faktore bat da. Txorotasunak zenbat behar duen eta horixe asmatzeko gauza gara gizakiok: alkoholik gabeko garagardoa, light tabakoa, pospolo bustiak eta argizari museoak. Oraintxe ibili dira Marichalar jaunaren irudia paradisutik kentzen. Hutsarekin ordezkatzen. Bizitzaren kontrako umiliazio proba bikaina iruditzen zait gordetzen dutela museoek barrenean, eta nahita egindako egintza dirudi gainera. Gauzak nondik geldi eusteko gogo etengabea, iraultza didaktikoen museoetan bezala. Belaunaldi berriak aipatu dituzte nire bi ttakunkideek. Arnasaren liraintasun guztia galduta, tristeak eta gaizki irudikatutako panpina tonto horien antzekoak izango gara bihar haientzat, dena heriotzara murriztu duen argizari museo batean.

ASTEKARIA
2010ko otsailaren 28a
Azoka
Azkenak
Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


2024-05-14 | Jakoba Errekondo
Ezti ihintzez egindako ihintz eztia

Zein da zuretzat zuhaitzik gozoena? Janari gozoenak ematen dituena? Erleentzako eztigai, lore gehien eskaintzen duena? Ez ba! Ezkur jendearen artekoak dira zuhaitzik gozoenak.


Eguneraketa berriak daude