Euskomedia Fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak argitaratu dute Negua ospatuz izeneko liburua. Obra honen bidez Euskal Herrian neguan izaten diren jaien eta tradizioen berri eman nahi izan dute Antxon Aguirre Sorondok eta Juan Aguirrek. Baina, egileek dioten moduan, ohitura horien deskribapen hutsa egitea ez litzateke orain arte dakigunetik harago helduko. Horregatik, liburua ez ezik, DVDa ere kaleratu dute, liburuaren azal barnean datorrena. Kalitate handiko irudiak jaso dituzte, eta horiek abiapuntu gisa hartuta, zenbait gako eskaini dituzte. Horri esker ulertuko dugu nola, noiz eta zergatik egiten diren zenbait neguko ospakizun.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.