Josu Landa: "Ikusgarritasuna lortu behar dugu, Euskal Herrian eta munduan"


2010ko otsailaren 21an
“Euskal Herriak, bere egoera soziolinguistiko bereziagatik, oso zertzelada interesgarriak eskaintzen ditu. Ikerketaz eta berrikuntzaz gain, hizkuntzen industriak sortzen duen lanpostu kopurua ere normala litzatekeenetik oso goitik dugu. Hainbat arlotan Euskal Herria mundu mailako erreferentzia bihurtzea ekar dezake horrek, Quebec-en edo Katalunian gertatzen den bezala. Ez da kasualitatea neurolinguistikan sortu berri den zentro teknologikoa Donostian kokatu izana. Benetan sinesten dut guk ere badugula, gure neurrian, horretarako aski energia eta kemen, badugula zer eskainia eta zer garatua. Aurrerapauso horretarako behar den motorea izan daiteke Langune. Ikusgarritasuna lortu behar dugu, bai Euskal Herrian eta bai munduan”.

* Josu Landa, Ametzagaiña I+G

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Josu Landa
Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2002-05-03
Josu Landak "Odolbildua" deituriko lehen eleberria kaleratu du (...)


- Josu Landak "Odolbildua" deituriko lehen eleberria kaleratu du Susa argitaletxearen eskutik. 50eko hamarkadako Bilboko Ezkerraldean girotu du Landak istorioa.
'Ez da nahikoa istorio irakurgarria idaztea, ekarpena egin behar da' "Euskaldunon Egunkaria"
[+]


Eguneraketa berriak daude