Gazte (g)eroaz

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gaur egungo gazteen identitateari erreparatzen diogunean, hamaika ezaugarri esleitzen dizkiegu. Materialki behar dutena baino gehiago izatea, euren buruaren imajinaz soilik arduratzea, eroso bizitzea dute jomuga, esaten dugu sarri. Baieztapen honen egiazkotasuna bilatzen nabil azkenotan.

Hogei urteko gazteekin uneak eta guneak konpartitzeko zortea edo pribilejioa daukat eta egia esan, sumatzen dut ez dela guztiz egia esan berri dudana. Gazte erotzat dauzkagun horiek, geroa kezkaz bizi dute, kontua da, iparra lauso dutela. Aurrean duten gizarteak hainbat eta hainbat bizitza-eredu eskaintzen dizkien bitartean, sakonean badaukate, balio horien kontrako bulkada. Aurrean daukatenaren eta sakonean sentitzen eta pentsatzen dutenaren arteko gatazka bizi dute. Kezka dute munduaz, miseriaz, injustiziaz, egoera politikoaz, baina, kezka zelan bideratu ez dakite. Kezka edo haserre hori formulatzeko edo azaleratzeko gai ez dira eta ez dakite bulkada hori nola bideratu eta biderkatu. Agian, inork ez dielako irakatsi hori egiten.

Ez dugu arretarik jarri gazteen formazio sozio-politikoan, “politikaren” desprestigioa dela medio edo aitzakia, albo batera utzi dugu gazteen ideologia zaintzeak eta ideologia horretan zailtzeak daukan garrantzia. Ondorioz, gaurko gazteen identitatea definitzerakoan sinplekeriatan eta errazkerian erortzen gara. Ezin ditugu gazte guztiak zaku berean sartu. Gutxiengoa da gizarte honen arazoak indiferentziaz bizi dituena. Gehienek diagnosi ezkorra egiten dute, beraz, kezka badute.

Ez dago alde handirik lehengo eta gaurko gazteen artean. Gaur egungo gazteek ez dute “gazte gara gazte eta ez gaude konforme” abestuko, baina nork ez du entzun “moving all the people moving?” edo bertsolaritzak hartu duen gazte erreibindikatzaile jitea? Gazteak esna daude, hurkoarekiko barne bulkada bizirik dago; edozelako eta edonolako injustizien aurrean eurak ere altxatzen dira. Ez dira apatiko eta ez dira indiferente. Agian gure beharra gehiago da: gaztea estereotipatu, etiketatu eta geurea den/izan den ardura euren bizkar uztea. Litekeena da hori gertatu izana. Agian, horrela da.

Gazteen hezkuntza sozio-politikoak helburu izan behar du. Hausnarketarako gaitasuna, kritika eta autokritika, eta bizi dugun errealitatearen gaineko kezka piztea eta eragiten irakastea, gazteen heziketaren ardatz izan behar du.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude