Etxeroko txerrena

Eruca sativa, berarakia.
Eruca sativa, berarakia.www.hallandsbotan.org
Betaurrean duzun seiehun eta hirurogeitaseigarrenerako prest jarri eta zeri heldu? Presbiteroaren bidezidorra baino egokiagorik... Eta Narbarteko erretore zenarenetik abiatu naiz.

Haritzarenaren tankerako hostoa du berarakiak. Izen honekin jaso zuen Eruca Sativa landarea Lakoizketak bere 1888ko hiztegi itzelean. Gaur egun Eruca Vesicaria subsp Sativa bezala ezagutzen dugu. Eruca landarearen latinezko izena da eta zorten edo gara motza adierazten du, vesicaria hitzak bixika edo maskuri antzekoa, fruituen itxuragatik, eta sativa hitzak landatutakoa dela dio.
Berarakia izen xelebrea eskorbutoari aurre egiteko bere gaitasunari zor zaiola dio apaizak. Lan horixe egiten duen C bitamina ugari duela badakigu gaur egun. Era berean latineko Eruca izenari beste jatorri bitxi bat aitortzen dio: “uro is”-etik omen dator, erre aditzetik, alegia. Landare hau ia beti gordinik jaten da, entsaladetan gehienetan, eta haren hostoak eta haziak biziak, kitzikatzaileak eta berotzaileak dira. Horra eliztarren txerrena. Esaerak dio etxero dela txerren bat...

Berarakia belarra da eta Mediterraneoaren bueltan aspaldi jan ohi dute. Landare guztien antzera, lehen basatiak jaten baziren ere oraingoak baratzetan hazitakoak dira. Baratza bazter batean lurra erabat berotu aurretik behin ereinez gero, hosto puntta-berriak kenduz uzta etengabekoa izango da, baldin eta tarteko landare batzuk loratzen utzi eta haziak bertan erortzeraino bakean uzten badira. Aipatutako itsasoaren inguruko kulturetan era askotara baina gordinik jaten bada ere, Indian haren hazien olioa darabilte. Senide duen Brassica napus var Oelifera, olio-arbiarenaren edo koltzarenaren tankerako olio hau afrodisiako latza omen da. Bixigarriak, beroak, kitzikatzaileak, minak, piperdunak eta mikatzak diren jaki guztien eran osasungarria da oso. Demonio deabru bihurri alaena!
Baten batek beharki ere deitzen duen landaretxo honek nahikoa beharki ematen du...

ASTEKARIA
2010ko otsailaren 21a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude